2024(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

5. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 5. astea (2024/02/19 eta 2024/02/23) ikasgelan egin dena

  • Blogeko CHAR datu-mota artikuluari hasiera eman diogu CHAR datu-motaren aurkezpena eginez

  • Azterketa zer moduz?
  • Blogeko CHAR datu-mota artikulutik abiatuta hauek egin ditugu:
    • CHAR datu-motaren definizioa
    • ASCII taula erakutsi
    • CHAR datu-motaren oinarrizko eragiketak:
      • teklatuaren bitartez irakurri
      • aldagai bati karaktere konstante bat esleitu
      • aldagai bati karaktere konstante bat esleitu kode hamartarra erabiliz (hau ez ikasi)
      • aldagai bati karaktere konstante bat esleitu kode hamaseitarra erabiliz (hau ez ikasi)
    • CHAR datu-motaren oinarrizko eragiketak:
      • karaktereen arteko sei konparaketak (=, <>, >, <, >= eta <=)
    • CHAR datu-motaren funtzio eta prozedura estandarrak:
      • chr funtzioa: zenbaki bat hartu eta dagokion karakterea itzultzen du
      • ord funtzioa: karaktere bat hartu eta dagokion zenbakia (dagokion ordinala) itzultzen du
      • upcase funtzioa: karaktere bat hartu eta dagokion karaktere maiuskula itzultzen du.
      • lowercase funtzioa: karaktere bat hartu eta dagokion karaktere minuskula itzultzen du
      • pred funtzioa: karaktere bat hartu eta bere aurreko letra itzultzen du
      • succ funtzioa: karaktere bat hartu eta bere ondoko letra itzultzen du
      • clrscr prozedura: pantaila garbitzeko (crt unitatearen beharra aipatu)
      • readkey funtzioa: karaktere bat teklatutik irakurtzeko (crt unitatearen beharra aipatu). ReadKey funtzioa eta KeyPressed funtzioa izenburuko artikulua ikusi
      • keypressed funtzioa: karaktere bat teklatutik irakurtzean TRUE itzultzen du eta exekuzioa geldiarazteko erabil daiteke (crt unitatearen beharra aipatu)
  • Blogeko 5. astea | Menu bat ariketa aipatu dugu, menuak egiten ikasi dugu eta ikusi adibide honetan aukerak hautatzeko CHAR motako datua erabiltzen dela
  • Blogeko 5. astea | ASCII taularen zati bat artikulua abiapuntuz harturik ASCIItaula.pas programa nola dabilen ikus ezazue. Ariketa horren haritik, klasean ez dugulako astirik izango, honako adibide errazago hauek zuek egin: ASCII_Estandarra.pas, ASCII_Maiuskulak.pas eta ASCII_Zifrak.pas
  • Datorren astekoa hasi dugu. Blogeko Algoritmoak artikulua azaldu dugu bide hau jarraituz:
    • Algoritmoaren kontzeptua
    • Ezagutzen ditugun algoritmo batzuk
    • Algoritmoen adierazpideak
    • Algoritmo baten adibidea
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.