2024(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

5. astea | batukari bat kalkulatzen

Bigarren kontrola prestatze aldera, egin itzazue ariketa bi hauek:



Batukaria1.pas
Teklatuaren bitartez S zenbaki osoa eta positiboa irakurriz ondoko batukariaren emaitza lortu:
Hau da, batugaien kopurua ezaguna denez FOR-DO agindua erabili ahal izango da, sarrerako datua 7 denean batukaria hau delarik:

    -1/1    +1/4    -1/9    +1/16    -1/25    +1/36    -1/49

Hementxe daukazu ariketa honen ... ... iturburu-programa.


Batukaria2.pas
Batukari hau kalkulatzerakoan ez digute ematen batugaien kopurua. Horren ordez, bi batukarien arteko aldea zein txikia izango den erabiltzaileak hautatuko du, hots, zenbat eta batugai gehiago gehitu batukaria zehatzagoa da, baina beste batugai berri bat gehitzeak gero eta garrantzi txikiago du. Hortaz, baldintza honelako zerbait izango da: batugaiak joan gehitzen ondokoa bete arte Abs(rAzkenEmaitza - rAurrekoEmaitza) < rDiferentzia non rDiferentzia teklatuaren bitartez irakurritako zenbaki erreala eta positiboa den, eta rAzkenEmaitza zein rAurrekoEmaitza programan kalkulatutako balioak diren.
Hementxe daukazu ariketa honen ... ... iturburu-programa REPEAT-UNTIL bezala programatuta eta ... iturburu-programa WHILE-DO bezala programatuta.

Iterazio jakin batean uneko batukaria rAzkenEmaitza da eta aurreko iterazioan batukaria rAurrekoEmaitza da, balio bien arteko diferentzia txikia izatean (adibidez 0.02) prozesu errepikakorra eten egingo da


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.