2024(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

3. astea | adierazpen boolearrak

Aldagai boolear bat honelaxe erazagutzen da Pascal lengoaian:
   VAR
boBakoitiaDa, boBukatuDa, boAurkitua, boHasieran : BOOLEAN ;
Non Boolean hitz erreserbatuak datu-mota boolearra zehazteko balio duen. Boolean datu-motako aldagai batentzat memorian 1 byteko tokia hartu ondoren, aldagai horrek FALSE ala TRUE balioak gorde ditzake.



Bool_01.pas
Programa honek zenbaki oso bat teklatuz irakurtzen du eta zenbaki hori bikoitia den ala ez idatziko du pantailan, bide batez zenbakia positiboa den ala ez idatziko du ere pantailan. Ariketaren programa exekutagarria Bool_01.exe hartu eta exekutatu nola dabilen ikusteko.



Bool_02.pas
Programa honek zenbaki positiboekin lan egiten du, eta hiru esparru definiturik ditu: bat zenbakiak txikiak direnean, beste bat zenbaki ertainentzat eta hirugarrena zenbakia handitzat jotzeko. Programak zenbaki osoa eta positiboa teklatuz irakurtzen du eta zenbaki hori txikia, ertaina ala handia den idatziko du pantailan. Ariketaren programa exekutagarria Bool_02.exe hartu eta exekutatu programaren logika nolakoa den ikusteko. Hemen dago... Bool_2.pas ...iturburu-programa, non esleipen honetako boErtainaDa := (iZenbakia >= ZENBAKI_ERTAINA) AND (iZenbakia < ZENBAKI_HANDIA); adierazpen boolearrak baldintza konposatu bati erantzuten dion.




Bool_03.pas
Programa honek zenbaki positibo eta negatiboekin lan egiten du, eta aurreko hiru esparruak definiturik ditu. Programak zenbaki osoa teklatuz irakurtzen du eta zenbaki hori txikia, ertaina ala handia den idatziko du pantailan. Ariketaren programa exekutagarria Bool_03.exe hartu eta exekutatuz programaren logika nolakoa den asmatu.




Urtebete.pas
Programa honek data bat (eguna eta hilabetea) dauka definiturik bere barnean eta erabiltzaileak bi zenbaki positibo emanez data hori asmatu behar du. Programak bi zenbakiak teklatuz irakurtzen ditu eta emaitzaren mezua pantailan idatziko du. Ariketaren programa exekutagarria Urtebete.exe hartu eta exekutatuz programaren logika zein den ulertu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.