2024(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

5. astea | biderkari bat kalkulatzen

Bigarren kontrola prestatze aldera egin ariketa bi hauek, baina aurretik 5. astea | batukari bat kalkulatzen ariketak egitea komeni zaizu:



Biderkaria1.pas
Teklatuaren bitartez N zenbaki osoa eta positiboa irakurriz ondoko biderkariaren emaitza lortu:
Hau da, biderkagaien kopurua ezaguna denez FOR-DO agindua erabili ahal izango da, sarrerako datua 5 denean biderkaria hau delarik:

        (1 - 1/4) * (1 + 1/9) * (1 - 1/16) * (1 + 1/25) * ...

Hementxe daukazu ariketaren ... ... iturburu-programa.


Biderkaria2.pas
Bigarren biderkari hau kalkulatzerakoan ez digute ematen biderkagaien kopurua. Horren ordez erabiltzaileak hauta dezake bi biderkarien (bi emaitzen) arteko aldea zein txikia izango den, hots, zenbat eta biderkagai gehiago aintzat hartu biderkaria zehatzagoa da baina gero eta garrantzi txikiago du beste biderkagai berri bat biderkatzeak. Hortaz, biderkagaiak joan biderkatzen jarraian erakusten den baldintza bete arte Abs(rAzkenEmaitza - rAurrekoEmaitza) < rDiferentzia non rDiferentzia teklatuaren bitartez irakurritako zenbaki erreala eta positiboa den, eta rAzkenEmaitza zein rAurrekoEmaitza programan kalkulatutako balioak diren.

Hementxe daukazu ariketaren ... ... iturburu-programa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.