akta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
akta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko maiatzaren 1(a), asteazkena

15. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 15. astea (2024/05/06, tutoretza eta 2024/05/10) ikasgelan egin dena

Datorren ostegunean tutoretza bat izango dugu 11:30etatik 13:00etara P0A6A gelan, helburua da azterketak egitea.

 
 

Ikus itzazue ere zuen sinadurak hartzetik ateratzen diren grafikoak:


Argi dago iazko datuak baino okerragoak direla

2024(e)ko apirilaren 28(a), igandea

14. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 14. astea (2024/04/29, tutoretza eta 2023/05/03) ikasgelan egin dena

  • FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK:
    • Fitxategi-array (F→A) eta array-fitxategi (A→F) eragiketak erabiliko dira ondoko lan hauek egiteko:
      1.   Txertaketa, elementu bat edo gehiago fitxategiaren erdi aldean tartekatzeko
      2.   Ezabaketa, elementu bat edo gehiago fitxategiaren erdi aldetik kentzeko
      3.   Sailkatzea, fitxategiaren elementuak ordenatzeko


 

2024(e)ko apirilaren 20(a), larunbata

13. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 13. astea (2024/04/22, tutoretza eta 2023/04/26) ikasgelan egin dena

  • FILE datu-mota artikulutik abiatuta kontzeptu hauek zeharka berrikusi ditugu:
    • DATU-MOTA SORTZEN
    • OINARRIZKO ERAGIKETAK:
      • Irakurri elementu oso bat fitxategitik memoria ekarriz (read)
      • Idatzi elementu oso bat fitxategian memoriatik hartuz (write)
    • LAN EGITEKO BALIABIDEAK:
      • read (prozedura)
      • write (prozedura)
    • LAN EGITEKO BALIABIDEAK:
      • assign (prozedura)
      • rewrite (prozedura)
      • reset (prozedura)
      • close (prozedura)
      • fileexists (funtzio, programa nagusian eta sysutils unitatea behar da)
      • seek (prozedura)
      • filepos (funtzio)
      • filesize (funtzio)
      • eof (funtzio)
      • truncate (prozedura, fitxategia mozteko)
      • erase (prozedura, fitxategia ezabatzeko)
      • rename (prozedura, fitxategia berrizendatzeko)
    • PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA
    • FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK:
      • Fitxategia sortu
      • Fitxategiaren existentzia
      • Fitxategi osoa prozesatu
      • Bilaketa fitxategian
      • Elementu bat fitxategiari gehitu
      • Fitxategiaren datu baten aldaketa
      • Fitxategian elementu bat txertatu (F → A → F)    [datorren asteko laborategirako] 
      • Fitxategitik elementu bat kendu (F → A → F)      [datorren asteko laborategirako] 
      • Fitxategitik elementuak kendu (F → A → F)       [datorren asteko laborategirako] 
      • Fitxategi bat ordenatu (F → A → F)        [hurrengo asteetako laborategietan egitekoa] 
  • 13. astea | fitxategi bat bitan banatu ariketa       [aste honetako laborategian egingo dugu] 

  • Batez ere Azp-3 ikasleentzat zuzendurik dago 14. asteko praktika galduko dutelako, baina tutoretza bezala planteaturik dagoelako edozein ikasle etor daiteke. Hau egin dugu:
    • Proiektua: 2023ko maiatzeko programa azterketaren enuntziatua irakurriko dugu
    • Proiektuaren J aukeraren programazioa bukatuko dugu:
      1. Bilaketa, jokalari baten sNor edo sJokalari katea teklatuz eman eta bilatuko dugu prozedura batean erregistro osoa itzuli behar badu eta funtzio batean bilatu nahi den elementuaren posizioa itzuli behar badu   [Hau eginik daukagu]
      2. Ezabaketa, posizio jakin bateko elementua fitxategitik kentzeko array laguntzaile bat edo beste fitxategi laguntzaile bat beharko da (guk fitxategi laguntzaile bat erabili dugu)   [Hau eginik daukagu]
      3. Posizioa, elementu baten posizioa fitxategian teklatuz eman eta fitxategiaren posizio horretan elementu berri bat txertatu   [Hau egingo dugu]
      4. Txertaketa, fitxategiaren posizio jakin batean elementu berri bat sartzeko array laguntzaile bat edo beste fitxategi laguntzaile bat beharko da (guk array laguntzaile bat erabili dugu)   [Hau egingo dugu]
      5. Aldaketa, fitxategiaren duen aldaketa egingo dugu kromo guztien iZenbakia eremuaren balioak 1-etik hasita sekuentzialki jarriz   [Hau egingo dugu]
    • Proiektuaren K aukerari buruz hitz egingo dugu zuen zalantzak argituz

  • FILE datu-mota artikulutik abiatuta kontzeptu hauek zeharka berrikusi ditugu:
    • DATU-MOTA SORTZEN
    • OINARRIZKO ERAGIKETAK:
      • Irakurri elementu oso bat fitxategitik memoria ekarriz (read)
      • Idatzi elementu oso bat fitxategian memoriatik hartuz (write)
    • LAN EGITEKO BALIABIDEAK:
      • read (prozedura)
      • write (prozedura)
    • LAN EGITEKO BALIABIDEAK:
      • assign (prozedura)
      • rewrite (prozedura)
      • reset (prozedura)
      • close (prozedura)
      • fileexists (funtzio, programa nagusian eta sysutils unitatea behar da)
      • seek (prozedura)
      • filepos (funtzio)
      • filesize (funtzio)
      • eof (funtzio)
      • truncate (prozedura, fitxategia mozteko)
      • erase (prozedura, fitxategia ezabatzeko)
      • rename (prozedura, fitxategia berrizendatzeko)
    • TRUNCATE, RENAME ETA ERASE ADIBIDE BANA:
      1. Erdiko posizioa, elementu baten posizioa fitxategian teklatuz eman eta fitxategiaren posizio horretan elementu berri bat txertatu (edo kendu) fitxategi laguntzaile bat erabiliz, azkenean jatorrizko fitxategiari erase(f) aplikatu eta laguntzaileari rename(f,sFitxIzen) 
      2. Azken posizioa, fitxategiaren azken elementua kendu nahi denean bertan kokatu seek(f,filesize(f)-1) eginez eta truncate(f) aplikatu (hortik aurrerako elementuak ezabatuko dira, egia esan elementu bakarra ezabatuko da)
      3. Azken posizioa, fitxategiaren azken elementuan ostean berri bat gehitu nahi denean seek(f,filesize(f)) eta ondoren write(f,rdElem) eginez bertan idatzi
    • PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA
    • FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK:
      • Fitxategia sortu
      • Fitxategiaren existentzia
      • Fitxategi osoa prozesatu
      • Bilaketa fitxategian
      • Elementu bat fitxategiari gehitu
      • Fitxategiaren datu baten aldaketa
      • Fitxategian elementu bat txertatu (F → A → F)      [datorren astelehenean]    
      • Fitxategitik elementu bat kendu (F → A → F)     [datorren astelehenean]       
      • Fitxategitik elementuak kendu (F → A → F)     [datorren astelehenean]    
      • Fitxategi bat ordenatu (F → A → F)        [hau ez da galdetuko] 
  • 13. astea | fitxategi beraren edukia modu desberdinez pantailaratzen artikulua
  • Direktorioak: Non gaude? artikulua aipatu eta laborategian sakonago azalduko dugu
 

2024(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

12. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 12. astea (2024/04/15 eta 2024/04/19) ikasgelan egin dena

  • Fitxategien sistema Windows sistema eragilean:  
    • Cmd eta PowerShell (edo Komandoen Gonbita edo kontsola), bi komando ikasi ditugu:
      • dir
      • cd
    • Diskoaren antolaketa: Karpetak eta fitxategiak  
  • FILE datu-mota gaiarekin hasi gara:
    • Array eta File datu-moten arteko antzekotasunak
    • Disko bat egitura: direktorioak eta fitxategiak
    • Fitxategi bat lantzeko bi aldagaien beharra:
      1. String datu-motako aldagai bat fitxategiaren izena zehazteko
      2. File datu-motako aldagai bat fitxategiaren "informazioa" erabiltzeko (ez fitxategiaren datuak)
    • Fitxategi batek onartzen dituen eragiketak bi dira:
      1. read(f, rElem) irakurketa, f fitxategitik balio erreal bat irakurri eta memoriako rElem aldagaian gorde (baldin eta f fitxategia file of real bada)
      2. write(f, rElem) idazketa, memoriako rElem aldagaiak duen balioa f fitxategian gorde (baldin eta f fitxategia file of real bada)
    • Fitxategiak: non gaude? artikuluaren bitartez ikasi: seek prozedura, filesize funtzioa eta filepose funtzioa
  • Fitxategien lan egiteko era honelaxe laburbiltzen da: Fitxategia ireki | Fitxategian idatzi edo fitxategitik irakurri | Fitxategia itxi:
    • Fitxategiaren izena programa nagusian irakurriko dugu
    • Prozeduretara eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da
    • FILE datu-motatako aldagaia azpiprograman definituko da, inoiz programa nagusian
    • Azpiprogramaren hasieran assign egingo da, gero reset/rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (read/write) eta azpiprogramaren bukaeran fitxategia itxi beharko da close erabiliz. Azpiprograma barruko urratsak:
      1.   assign eta hauetariko bat reset/rewrite
      2.   read/write
      3.   close
  • Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea (Azp-1, Azp-2, Azp-3). Gogoratu eGela bitartez proiektuaren hobekuntzak proposatu behar dituzuela aste honetan (azken eguna: apirilak 18, osteguna)


  • Laborategian ikusitakoaren arabera, gogoratu fitxategiekin lan egiteko azpiprograma barruko urratsak hiru direla:
    1.   assign eta hauetariko bat reset/rewrite
    2.   read/write
    3.   close
  • Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea (Azp-1, Azp-2, Azp-3). Gogoratu eGela bitartez proiektuaren hobekuntzak proposatu behar dituzuela aste honetan (azken eguna atzo izan zela: ostegunean, apirilak 18)
 

2024(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

11. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 11. astea (2024/04/08 eta 2024/04/12) ikasgelan egin dena

  • Blogeko RECORD datu-mota artikulutik abiatuta kontzeptu hauek ikusi ditugu:
    • DEFINIZIOA
    • ESKEMA
    • DATU-MOTA SORTZEN
    • ERAGIKETAK: IDATZI-IRAKURRI ETA ESLEIPENA
    • ERAGIKETAK: KONPARAKETAK
    • ERREGISTROAK ETA BEKTOREAK:
      • Erregistrodun bektorea
      • Bektorea duen erregistroa
    • ERREGISTROEN ERREGISTROAK 
    • PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA 
    • ERREGISTRO BAT ITZULTZEN DUEN AZPIPROGRAMA: FUNTZIO EDO PROZEDURA
  • Aurreko egunean ikasgelan ikusitako 10. astea | bi array paralelo ariketa abiapuntuz harturik, bere alternatiba izan daitekeen 11. astea | erregistroen array bat ariketarekin lan egin dugu:
    • Arraya datuz betetzeko prozedura bat idatzi da (hainbat arrazoigatik ezin daiteke funtzio izan)
    • Arrayaren elementu baten datuak jasotzeko, hots, erregistro baten eremuak jasotzeko prozedura bat idatzi da (ezin daiteke funtzio izan parametroa erregistroa delako)
    • Arrayaren edukia erakusteko prozedura bat idatzi da (zentzurik ez daukalako, ezin daiteke funtzio izan ez baitu ezer itzultzen)
    • Arrayaren elementu baten datuak pantailaratzeko prozedura bat idatzi da (zentzurik ez daukalako, ezin daiteke funtzio izan ez baitu ezer itzultzen)

  • Datu-motak Pascal lengoaian gogoratu ondoren, bi kontzeptu hauen artean dagoen desberdintasuna behin betiko ikasi dugu:
    • Datu-mota (memoria antolatzeko txantiloia)
    • Aldagai (datuak gordetzeko memoriako zatia)
  • Blogeko Konpiladorea eta estekatzailea artikulutik abiatuta kontzeptu hauek ikasi ditugu:
    • Iturburu-programa (programadorearena)
    • Makina-kodea (ordenadorearena)
    • Konpilazio baten bi urratsak:
      • Konpilatzea
      • Estekatzea (linkatzea)
    • Aurrekonpilatutako moduluak non dauden
  • Blogeko Unitateak artikulutik abiatuta, Aritm.pas unitateari eta Bezero.pas programari esker kontzeptu hauek ikasi ditugu:
    • Unitate bat programatzean desberdindu behar diren atalak:
      • Interface atal publikoa
      • Implementation atal pribatua
    • Unitate bat erabiltzean bezero programak egin behar duena:
      • Uses bitartez unitatea aipatu
      • Unitatearen .ow objektu-programa eta unitatearen .ppw unitate konpilatua karpeta egokian kokatu
      • Bezero programaren .pas iturburu-kodea konpilatu eta ondorioz bezeroaren .exe programa lortu
      • Bezeroaren .exe programa exekutagarria exekutatu
 

2024(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

10. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 10. astea (2024/03/25) ikasgelan egin dena


  • Udaberriko oporrak
 

2024(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

9. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 9. astea (2024/03/18 eta 2024/03/22) ikasgelan egin dena

  • Blogeko ARRAY datu-mota artikulutik abiatuta kontzeptu hauek ikusi ditugu:
    • DEFINIZIOA
    • ESKEMA
    • DATU-MOTA SORTZEN
    • ERAGIKETA: IRAKURKETA-IDAZKETA ETA ESLEIPENA
    • LAN EGITEKO BALIABIDEAK:  
      • 01 Prozesaketa (osorik prozesaketu), arrayaren elementu guztiei prozesu jakin bat aplikatu (ikus 01_OsorikProzesatu.pas programa). Klasean adibide bat egin dugu: array bat datuz bete eta array horren edukia erakutsi
      • 02 Bilaketa, arrayaren elementu guztieen artean elementu jakin baten posizioa zehaztu (ikus 02a_BilaketaLineala.pas programa eta 02b_BilaketaLineala.pas programa)  [hasita baina amaitu gabe, laborategian egingo da eta ostiralean berrikusiko dugu] 
      • 03a Minimoa, arrayaren baliorik txikienaren posizioa zehaztu (ikus 03a_Minimoa.pas programa)  [laborategian egingo da eta ostiralean berrikusiko dugu] 

        03b Maximoa, arrayaren baliorik handienaren posizioa zehaztu (ikus 03b_Maximoa.pas programa)  [laborategian egingo da eta ostiralean berrikusiko dugu]  

      • 04 Gehiketa, arrayaren bukaeran elementu berri bat jarri, arrayak toki librerik duen ala ez frogatu beharra dago (ikus 04_Gehiketa.pas programa)


  • Blogeko ARRAY datu-mota artikulutik abiatuta kontzeptu hauek ikusi ditugu:
    • DEFINIZIOA   [berriro azaldu dugu]
    • ESKEMA   [berriro azaldu dugu]
    • DATU-MOTA SORTZEN   [berriro azaldu dugu]
    • ERAGIKETA: IRAKURKETA-IDAZKETA ETA ESLEIPENA   [berriro azaldu dugu]
    • LAN EGITEKO BALIABIDEAK:
      • 01 Osorik prozesatu, arrayaren elementu guztiei prozesu jakin bat aplikatu (ikus 01_OsorikProzesatu.pas programa). Klasean adibide bat egin dugu: array bat datuz bete eta array horren edukia erakutsi 
      • 02 Bilaketa lineala, arrayaren elementu guztien artean elementu jakin baten posizioa zehaztu (ikus 02a_BilaketaLineala.pas programa eta 02b_BilaketaLineala.pas programa) 
      • 03a Minimoa edo 03b Maximoa, arrayan dagoen elementu txikienaren edo handienaren posizioa lortu:
        • 03a Minimoa, arrayaren baliorik txikienaren posizioa zehaztu (ikus 03a_Minimoa.pas programa)   
        • 03b Maximoa, arrayaren baliorik handienaren posizioa zehaztu (ikus 03b_Maximoa.pas programa)    
      • 04 Gehiketa, arrayaren bukaeran elementu berri bat jarri, arrayak toki librerik duen ala ez frogatu beharra dago (ikus 04_Gehiketa.pas programa)
      • 05 Txertaketa, arrayaren iNon posizio ezagun batean elementu berri bat txertatu (ikus 05_Txertaketa.pas programa)
      • 07 Hainbat txertaketa, arrayan elementu berriak sartu posizio jakin batzuetan. Bi algoritmo hauek ikusi, 05a gomendatzen da 05b zailagoa delako:
      • 06 Ezabaketa, arrayaren iNon posizio ezagun batean dagoen elementua ezabatu (ikus 06_Ezabaketa.pas programa)
      • 08 Hainbat ezabaketa, arrayaren baldintza bat betetzen dituzten elementuak ezabatu. Bi algoritmo hauek ikusi, 06a gomendatzen da 06b zailagoa delako:
      • 09 Sailkatzea edo ordenatzea   [ikusi gabe, hau ez ikasi]
      • 10 Bilaketa bitarra array sailkatu/ordenatu batean   [ikusi gabe, hau ez ikasi]