2024(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

11. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 11. astea (2024/04/08 eta 2024/04/12) ikasgelan egin dena

  • Blogeko RECORD datu-mota artikulutik abiatuta kontzeptu hauek ikusi ditugu:
    • DEFINIZIOA
    • ESKEMA
    • DATU-MOTA SORTZEN
    • ERAGIKETAK: IDATZI-IRAKURRI ETA ESLEIPENA
    • ERAGIKETAK: KONPARAKETAK
    • ERREGISTROAK ETA BEKTOREAK:
      • Erregistrodun bektorea
      • Bektorea duen erregistroa
    • ERREGISTROEN ERREGISTROAK 
    • PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA 
    • ERREGISTRO BAT ITZULTZEN DUEN AZPIPROGRAMA: FUNTZIO EDO PROZEDURA
  • Aurreko egunean ikasgelan ikusitako 10. astea | bi array paralelo ariketa abiapuntuz harturik, bere alternatiba izan daitekeen 11. astea | erregistroen array bat ariketarekin lan egin dugu:
    • Arraya datuz betetzeko prozedura bat idatzi da (hainbat arrazoigatik ezin daiteke funtzio izan)
    • Arrayaren elementu baten datuak jasotzeko, hots, erregistro baten eremuak jasotzeko prozedura bat idatzi da (ezin daiteke funtzio izan parametroa erregistroa delako)
    • Arrayaren edukia erakusteko prozedura bat idatzi da (zentzurik ez daukalako, ezin daiteke funtzio izan ez baitu ezer itzultzen)
    • Arrayaren elementu baten datuak pantailaratzeko prozedura bat idatzi da (zentzurik ez daukalako, ezin daiteke funtzio izan ez baitu ezer itzultzen)

  • Datu-motak Pascal lengoaian gogoratu ondoren, bi kontzeptu hauen artean dagoen desberdintasuna behin betiko ikasi dugu:
    • Datu-mota (memoria antolatzeko txantiloia)
    • Aldagai (datuak gordetzeko memoriako zatia)
  • Blogeko Konpiladorea eta estekatzailea artikulutik abiatuta kontzeptu hauek ikasi ditugu:
    • Iturburu-programa (programadorearena)
    • Makina-kodea (ordenadorearena)
    • Konpilazio baten bi urratsak:
      • Konpilatzea
      • Estekatzea (linkatzea)
    • Aurrekonpilatutako moduluak non dauden
  • Blogeko Unitateak artikulutik abiatuta, Aritm.pas unitateari eta Bezero.pas programari esker kontzeptu hauek ikasi ditugu:
    • Unitate bat programatzean desberdindu behar diren atalak:
      • Interface atal publikoa
      • Implementation atal pribatua
    • Unitate bat erabiltzean bezero programak egin behar duena:
      • Uses bitartez unitatea aipatu
      • Unitatearen .ow objektu-programa eta unitatearen .ppw unitate konpilatua karpeta egokian kokatu
      • Bezero programaren .pas iturburu-kodea konpilatu eta ondorioz bezeroaren .exe programa lortu
      • Bezeroaren .exe programa exekutagarria exekutatu
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.