2024(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

Datu-motak Pascal lengoaian








Orain arte ikusi ditugun datu-motak ondoko irudian identifikatu:


Jakin ezazu Pascal lengoaiak aurredefiniturik dituen datu-motak (ezkerreko aldean belzturik dauden hitzak) beste datu-mota guztien oinarria direla.

Erabiltzailearen datu-mota programadoreak sortzen duen datu-mota berria izango da, datu-mota bereziak sortzeko type atala dago. Sortu den programarako baliagarria izango da soilik datu-mota berri hori eta, noski, lengoaiak aurredefinituriko dituen datu-motak oinarritzat izango ditu. Edozein programazio lengoaiak aurredefinituriko dituen datu-motak bi zatiz osatuak agertzen direla aipatu genuen ere:
  1. Aurrez determinaturiko memorian biltegitzeko sistema
  2. Datu-mota horrentzat egokiak diren eragiketak
Kontzeptu bi horiek kontutan izan beharko dira norberak bere datu-mota propioak sortuko dituenean.




Galletak egitean, lehenik orea prestatzen da. Hasieran orea uniformea eta jarraitua da, baina gero galleta desberdinen formak ematen zaizkio.

Ordenagailuaren memoria gelaxkaz osaturik dago eta, orea bezala, gelaxkak talde desberdinetan multzoka daitezke datu desberdinak gorde ahal izateko.


Prest dagoen oreari molde egokiak aplikatuz forma desberdineko galletak lor daitezke. Modu berean, ordenagailuaren memorian zenbaki oso bat gordetzeko molde aproposa erabiliko dugu (integer datu-mota, noski).

type klausularen bitartez datu-mota bereziak (molde edo txantiloi bereziak) diseina daiteze gure programak behar dituen datuak memorian gorde ahal izateko.


Programaren type atalean datu-mota bereziak diseinatu ondoren, programaren var atalean aldagaien erreserbak egiten dira.

Ondoko irudian ondo desberdintzen dira kontzeptu biak: Batetik, datu-mota (moldea edo txantiloia), eta bestetik aldagaia (berezko itxura duen memoriaren zati bat).


Programaren exekuzioan aldagaiei balioak ematen zaizkio. Horretarako, aldagai jakin bati dagokion memoriako posizioan dagoen datuari, aplikatu ahalko zaizkion operazioak datu-motarenak izango dira. Adibidez: zenbaki osoa bada div eta mod onartzen dira, baina / ez da onartuko (ezta ere and edo or operadoreak).


Programa amaitzean, aldagai guztiek beraien balioak izango dituzte eta helburu ditugun emaitzak aldagai jakin batzuetan egongo dira. Programaren emaitza diren balio horiek, memoriatik aterako ditugu pantailan idazteko edo/eta fitxategiren batean biltegitzeko.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.