2024(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

9. astea | zenbaki errealen bektorea

arBektorea izeneko array aldagi batekin lan egingo dugu. Suposa dezagun bektorearen luzera maximoa LUZMAX=20 dela eta bektore horrek zenbaki errealak gordetzen dituela. Adibidez, une jakin batean 4 elementu dituen arBektorea array horren edukia hau izan daiteke:

arBektorea
6.127
73.68
2.72
59.841



1
2
3
4
5
...
20
iLuzera
4


0. urratsa, 1. urratsa eta 2. urratsa: Hasieran erabiltzaileak teklatuz adieraziko du bektorean gordeko diren elementuen kopurua; adibidean iLuzera aldagaiaren balioa 4 da. Programa nagusian ondoko prozedurak deituko dira: BektoreaBete eta BektoreaIkusi.

3. urratsa: Ondoren, iLuzera kopurua modu aleatorioan lortu eta gero, modu aleatorioan ere 0.0 eta 99.99 arteko zenbakiak bektorean biltegituko dira. Programa nagusian ondoko prozedurak deituko dira: BektoreaAutomatikokiBete eta BektoreaIkusi.

Jarraian azaltzen diren eragiketak burutu bektorearekin:
  • 4. urratsa: BektorearenDatuakGehituEtaGutxituPosizioenArabera prozeduraren bitartez bektorearen posizio bakoitiko elementuei +0.5 gehitu eta bektorearen posizio bikoitiko elementuei -0.5 gehitu.
  • 5. urratsa: BektorearenDatuakGehituEtaGutxituBalioenArabera prozeduraren bitartez bektorearen elementu txikiei (50.00 baino txikiagoei) gehitu +0.75 konstantea, eta bektorearen elementu handiei (50.00 edo handiagoei) gehitu -0.75 konstantea.
  • 6. urratsa: Elementuetan txikiena eta dagokion posizioa pantailaratu. Adibidearen kasuan: 2.72 balioa eta 3. posizioa.
  • 6. urratsa: Elementuetan handiena eta dagokion posizioa pantailaratu. Adibidearen kasuan: 73.68 balioa eta 2. posizioa.
  • 7. urratsa: Elementu txikiena eta handiena posizioz elkar trukatu.
Honainoko soluzioa eGela zerbitzuko 9. astea | zenbaki errealen bektorea (soluzioa I) web-orrian ikus dezakezu urratsez-urrats garaturik.


Aurrera eginez, jarraian azaltzen diren eragiketak burutu bektorearekin:
  • 8. urratsa: 1 eta iLuzera arteko posizio bat teklatuz eman eta toki horretan elementu berri bat gorde (aurreko balioa galduko da).
  • 9. urratsa: 1 eta iLuzera arteko posizio bat teklatuz eman ondoren hau egin:
    • Emandako posizioa 2 eta iLuzera-1 bitartekoa izatean, elementu berriaren balioa bere inguruko bi posizioetako zenbakien batezbesteko aritmetikoa izango da.
    • Teklatuz emandako posizioa 1 izatean, elementu berriaren balioa azken posizioko elementuaren erdia izango da.
    • Teklatuz emandako posizioa iLuzera izatean, elementu berriaren balioa lehen posizioko elementuaren doblea izango da.
  • 10. urratsa: 1 eta iLuzera arteko posizio bat teklatuz eman eta toki horretan elementu berri bat txertatu (bektoreak elementu bat gehiago izango du) bektorean toki librerik baldin badago, ondoko kasuak aintzat hartu:
    • Emandako posizioa 2 eta iLuzera-1 bitartekoa izatean, elementu berriaren balioa bere inguruko bi posizioetako zenbakien batezbesteko aritmetikoa izango da.
    • Teklatuz emandako posizioa 1 izatean, elementu berria bektorearen lehen posizioan. kokatuko da eta, lehen bezala, bere balioa azken posizioko elementuaren erdia izango da.
    • Teklatuz emandako posizioa iLuzera izatean, elementu berria bektoreari gehituko zaio eta, lehen bezala, elementu berriaren balioa lehen posizioko elementuaren doblea izango da.
  • 11. urratsa: 1 eta iLuzera arteko posizio bat teklatuz eman eta toki horretan dagoen elementua bektoretik kendu.
Honainoko soluzioa eGela zerbitzuko 9. astea | zenbaki errealen bektorea (soluzioa II) web-orrian ikus dezakezu urratsez-urrats garaturik.



12. urratsa, 13. urratsa eta 14. urratsa: Adibide honen hurrengo bi eginkizunen (arBektorea arraya bitan banatzearena eta arrayan elementu bat bilatzearena) soluzioak eGela zerbitzuko 9. astea | zenbaki errealen bektorea (soluzioa III) web-orrian ikus dezakezu urratsez-urrats garaturik. Planteamendua hauxe da:
aiBektore1
6
73
2
59



1
2
3
4
5
...
20
iLuzera1
4

arBektore2
0.127
0.68
0.72
0.841



1
2
3
4
5
...
20
iLuzera2
4

  • 15. urratsa aiBektore1 arrayarekin lan eginez, arrayaren elementu bati dagokion balio bat teklatuz irakurri eta balio horren bilaketa burutu. Adibidez, irakurritako balioa 73 balitz, emaitza bere posizioa 2 litzateke. Adibidez, irakurritako balioa 99 balitz, emaitza mezu bat litzateke (99 balioa bektorean ez dagoela adierazten duen mezua).






     Ariketaren bideoak:
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.