2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

Ekuadorra zeharkatzean...

Aspaldian, marinelek alaitasunez eta ron larregiz ospatzen zuten Ekuadorra zeharkatzea. Ospa dezagun guk ere kurtsoaren erdira bizirik heldu garela.

Antzinako itsas kantuek (ingelesez Sea Shanty deituak) dimentsio berri bat hartu dute Nathan Evans postari eskoziarrak TikTok sare sozialaren bidez ezagun egin dituenetik (informazio gehiago BBC-ko artikulu honetan). Adibidez, Zelanda Berriko marinelen "The Wellerman" kanta 4,3 milioi aldiz ikusi izan da.

Doinu bera hartuta...






Ekuadorra zeharkatzean...
    (Doinua: Zelanda Berrikoa)
Eskolak aurrera doaz,
kurtso erdia igaro da,
lan handia egin dugu
azken txanpan gaude.

          Aupa neska mutil!
          ez galdu zure indarra,
          asko ez da falta
          gaindituko dugu.

Integer, Real eta Char
Boolean ta String ere,
horiekin batera
Array, Record ta File.

          Aupa neska mutil!
          ez galdu zure indarra,
          asko ez da falta
          gaindituko dugu.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.