sKatea aldagaian esaldi bat gorde ondoren, bere edukia erakusten da pantailan bi modutan:
- Modurik arruntena eta errazena writeln(sKatea) eginez, hots, katea osorik eta batbatean pantailaratzen
- Modu alternatiboa, behartuta aurkituko garenean writeln(sKatea[iKont]) eginez prozesu errepikakor baten barruan
{---------------------------------------------------
Esaldi bat hartu eta bere edukia pantailartu
----------------------------------------------------}
program KateaErakustenDuenPrograma;
uses
crt;
const
iMAX = 25;
type
tsKatea = string[iMAX];
procedure KateaKarakterekaErakutsi(sKat : tsKatea);
var
iKont: integer;
begin
for iKont:=1 to length(sKat) do
begin
if iKont = length(sKat) then
write(sKat[iKont], '.')
else
write(sKat[iKont], ', ');
end;
writeln;
end;
{ ------------------------Programa Nagusia------------------------}
var
sKatea: tsKatea;
begin
clrscr;
writeln('Esaldi bat idatzi: ');
writeln;
readln(sKatea);
writeln;
writeln('-----------------------------------');
writeln;
writeln('Emandako esaldia hau da:');
writeln;
writeln('|', sKatea, '|');
writeln;
writeln('-----------------------------------');
writeln;
writeln('Esaldi bera karaktereka hau da:');
writeln;
KateaKarakterekaErakutsi(sKatea);
writeln;
writeln('-----------------------------------');
writeln;
writeln('Amaitzeko sakatu edozein tekla');
repeat until keypressed;
end.
sKatea aldagaian esaldi bat gorde ondoren, bere edukia erakusten da pantailan. Esaldia erakustean bere osagaiak banatzeko karaktere grafikoak erabiliko dira, horrela esaldiaren edukia hobeto ikusiko da.
sKatea aldagaiaren zero posizioko karakterea sKatea[0] izanik, bere edukia kopuru bat da baina karaktere baten bitartez adierazita, zero posizioaren edukia zzenbaki bezala ere ikus daiteke. Hona hemen programa nola dabilen:
Eta hona hemen iturburu-programa:
{---------------------------------------------------
Esaldi bat hartu eta bere edukia pantailartu
----------------------------------------------------}
program KateaErakustenDuenPrograma;
uses
crt;
const
iMAX = 35;
type
tsKatea = string[iMAX];
procedure BenetakoZeroposizioa(sKat : tsKatea);
begin
writeln(' ', chr(201), chr(205), chr(187));
writeln(' ', chr(186), sKat[0], chr(186));
writeln(' ', chr(200), chr(205), chr(188));
end;
procedure KateaErakutsi(sKat : tsKatea);
var
i : integer;
begin
write(0:4);
for i:=1 to length(sKat) do
if i mod 10 = 0 then
write(i div 10:2)
else
write (' ');
writeln;
write(0:4);
for i:=1 to length(sKat) do
write(i mod 10:2);
writeln;
write(chr(218), '---');
for i:=1 to length(sKat) do
write(chr(194), '-');
writeln(chr(191));
write('|', ord(sKat[0]):3);
for i:=1 to length(sKat) do
write('|', sKat[i]);
writeln('|');
write(chr(192), '---');
for i:=1 to length(sKat) do
write(chr(193), '-');
writeln(chr(217));
writeln;
BenetakoZeroposizioa(sKat);
end;
{ ------------------------Programa Nagusia------------------------}
var
sKatea : tsKatea;
k : integer;
begin
clrscr;
writeln('Esaldi bat idatzi: ');
writeln;
readln(sKatea);
writeln;
KateaErakutsi(sKatea);
writeln;
for k:=1 to length(sKatea)*2 + 5 do
write(chr(177));
writeln;
repeat until keypressed;
end.
Programa ondo ulertzeko gogoratu ASCII taula bi zatitan banaturik ematen dela: ASCII estandar eta ASCII hedatua taulak.
Hona hemen ASCII estandar taulari dagokion irudi bat:
Ikusi zenbakien (0, 1, 2, ..., 9) kokapena zein den. Berdin alfabetoa letra larrietan emanik eta alfabetoa minuskuletan emanik.
Hauxe da ASCII hedatua taulari dagokion irudi bat:
Ikusi ñ eta Ñ karaktereak non dauden. Berdin zenbait karaktere grafiko edo alfabeto grekoaren zenbait karaktere. Ikusi ere sinbolo bereziak ere biltzen direla.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.