2024(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

12. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 12. astea (2024/04/15 eta 2024/04/19) ikasgelan egin dena

  • Fitxategien sistema Windows sistema eragilean:  
    • Cmd eta PowerShell (edo Komandoen Gonbita edo kontsola), bi komando ikasi ditugu:
      • dir
      • cd
    • Diskoaren antolaketa: Karpetak eta fitxategiak  
  • FILE datu-mota gaiarekin hasi gara:
    • Array eta File datu-moten arteko antzekotasunak
    • Disko bat egitura: direktorioak eta fitxategiak
    • Fitxategi bat lantzeko bi aldagaien beharra:
      1. String datu-motako aldagai bat fitxategiaren izena zehazteko
      2. File datu-motako aldagai bat fitxategiaren "informazioa" erabiltzeko (ez fitxategiaren datuak)
    • Fitxategi batek onartzen dituen eragiketak bi dira:
      1. read(f, rElem) irakurketa, f fitxategitik balio erreal bat irakurri eta memoriako rElem aldagaian gorde (baldin eta f fitxategia file of real bada)
      2. write(f, rElem) idazketa, memoriako rElem aldagaiak duen balioa f fitxategian gorde (baldin eta f fitxategia file of real bada)
    • Fitxategiak: non gaude? artikuluaren bitartez ikasi: seek prozedura, filesize funtzioa eta filepose funtzioa
  • Fitxategien lan egiteko era honelaxe laburbiltzen da: Fitxategia ireki | Fitxategian idatzi edo fitxategitik irakurri | Fitxategia itxi:
    • Fitxategiaren izena programa nagusian irakurriko dugu
    • Prozeduretara eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da
    • FILE datu-motatako aldagaia azpiprograman definituko da, inoiz programa nagusian
    • Azpiprogramaren hasieran assign egingo da, gero reset/rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (read/write) eta azpiprogramaren bukaeran fitxategia itxi beharko da close erabiliz. Azpiprograma barruko urratsak:
      1.   assign eta hauetariko bat reset/rewrite
      2.   read/write
      3.   close
  • Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea (Azp-1, Azp-2, Azp-3). Gogoratu eGela bitartez proiektuaren hobekuntzak proposatu behar dituzuela aste honetan (azken eguna: apirilak 18, osteguna)


  • Laborategian ikusitakoaren arabera, gogoratu fitxategiekin lan egiteko azpiprograma barruko urratsak hiru direla:
    1.   assign eta hauetariko bat reset/rewrite
    2.   read/write
    3.   close
  • Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea (Azp-1, Azp-2, Azp-3). Gogoratu eGela bitartez proiektuaren hobekuntzak proposatu behar dituzuela aste honetan (azken eguna atzo izan zela: ostegunean, apirilak 18)
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.