2024(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

3. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 3. astea (2024/02/05 eta 2024/02/09) ikasgelan egin dena

  • Blogeko BOOLEAN datu-mota artikulua jarraituz aldagai boolearrak ikasi ditugu, hau ikusiz:
    • SARRERA
    • DEFINIZIOA
    • BOOLEARREN ERAGILEAK
    • ADIERAZPEN BOOLEARRAK
    • ERAGILE BOOLEARREN LEHENTASUNA
    • ARITMETIKA VS. LOGIKA
    • PARAMETROAK IZATEAN JOKAMOLDEA
    • ADIBIDEAK
  • Blogeko Boole-ren Aljebra artikulua gain-gainetik begiratuz, ikasgaiarekin zeharka lotuta dauden kontzeptu batzuk aipatu ditugu. Zuen lana da Boole-ren Aljebra artikulu hau diagonalki irakurtzea
  • Blogeko 3. astea | adierazpen boolearrak artikulua gain-gainetik aipatu dugu, datu-mota boolearra azaldu dugu eta zenbait ariketa egin. Datu-mota boolearrearen nondik norakoak eta BOOLEAN datu-mota artikuluan irakur daitezke. Hor doa klasean egin duguna eta etxean egingo duzuena:
    • Bool_01.pas ariketa ez dugu azaldu, baina bere iturburu-programa eskura daukazue blogean
    • Bool_02.pas ariketa ez dugu azaldu, baina bere iturburu-programa eskura daukazue blogean
    • Bool_03.pas programa idatz ezazue aurreko ariketa biak abiapuntutzat harturik
  • Blogeko 3. astea | baldintzazko aginduen eskemak artikulua azaldu dugu, eta horren haritik... 
  • Blogeko 3. astea | ekuazio-sistema ariketa laborategian egingo dugu baina bere nondik norakoak arbelean azaldu ditugu
  • ...blogeko 3. astea | bigarren graduko ekuazioa artikuluan ematen diren programak azter, uler eta ikas itzazu
  • Blogeko enuntziatu hau ulertu: 3. astea | angelua 1. koadrantera eraman (sarrerako angelua radianetan eta edozein koadrantekoa)


  • Blogeko 3. astea | CASE-OF aginduaren adibidea eta kontradibidea artikulua gain-gainetik aipatu dugu kontzeptu garrantzitsuena azpimarratuz, hots, CASE-OF bat erabiltzeko gakoa aldagai aukeratzailean datzala eta aldagai hori diskretua izango dela (zenbaki osoa edo karakterea) 
  • Agindu errepikakorrekin jarraitu dugu, zenbaki oso eta positibo baten batukaria kalkulatuz. Horretarako FOR-DO kontrol egitura erabili dugu. Ikusi blogeko 4. astea | agindu errepikakor baten fluxua artikuluan erakusten den adibidea
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.