2024(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

1. astea | hiru zifrako zenbaki oso bat atzekoz aurrera

Osoa den hiru zifrako zenbakia atzekoz aurrera jarri

Idatz ezazu zera burutzen duen programa Pascal lengoaia erabiliz. Programak teklatutik hiru digituko zenbaki bakarra irakurri eta emandako hiru digituak alderantzizko ordenan idatzi egiten duena. Honez gain, alderantzizko ordenak osatzen duen zenbakia ere pantailaratuko du programak.

Adibidez:
Sartu hiru digituko zenbakia, 100 eta 999 artekoa: 123
Emandako zenbakiaren digituak atzekoz aurrera: 3, 2, 1

Sartutako zenbakia: 123
Atzekoz aurrerakoa: 321
Oharra: Erabiltzaileak sartutako zenbakia (123) lodian dago eta ReadLn bakar baten bitartez irakurri da programan. Ariketaren programa bat hau izan daiteke:

LASTER   IKUSGAI


Hemen daukazu programa hori exekutatzean lortzen den emaitzaren irudi bat:


Aurreko programa hau aintzat harturik, oso antzekoa den  1. astea | billeteak eta txanponak ariketari ekin.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.