2023(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Blog baten zehar nola nabigatu








Blog batean informazio-zatiak argitaratzen dira eta informazio-zati horiei blog-artikulu esaten zaie (bai ere sarrera eta post). Blog-artikulu bati, edo laburrago hitz egitean artikulu bakoitzari Internet helbide bat dagokio eta horri esker artikulu jakin baten erreferentziak beste web gune batzuetan jar ditzakegu, blog-artikuluren bat aipatzen dudanean nik beti (edo gehien-gehienetan) bere helbidearekin aipatzen dut bertan sakatu eta artikulua bistaratu ahal izateko.

Blog baten zehar nola nabigatu? Hiru bide nagusi daude:

  • Batetik, blogaren eskumako zutabean dagoen BILATU BLOGEAN tresna erabiliz, bilatu nahi dugun kontzeptua kutxan idatzi eta Bilatu botoi gainean sakatu, ikusi hurrengo irudietatik lehena
  • Bestetik, blogaren eskumako zutabean dagoen ARTIKULUAK tresna erabiliz, gogoratu blog batean artikulu berriak goian kokatzen direla eta zaharrak beherantz doazela, ikusi hurrengo irudietatik bigarrena
  • Azkenik, artikuluak etiketatu badira gure gaiarekin bat datorren etiketa gainean sakatu ahalko dugu, ikusi hurrengo irudietatik hirugarrena non ETIKETAK izeneko atala erakusten den

Hona hemen irudiak:

Kontzeptu baten bidezko bilaketa

Data edo denborarekiko ordena

Etiketa baten araberako iragazketa

Kontu pribatuak








Gure datu pertsonalen babesa guri dagokigu, mundua gero eta teknifikatuagoa denez gure datu pertsonalak gero eta agerikoak izan daitezke. Datu pertsonalak partekatzean zer, non eta zenbateriano erakutsi nahi dugun gure ardura da.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa gobernuko zerbitzu bat da eta bere helburuen artean dago herritarrak informatzea eta, bide batez, herritarrak pribatasunaren arazoarekiko sentikor bihurtzea. Horretarako, bizitza arruntatik hartutako adibideak komikietan bildu ditu. Izan ere, komikiek aparteko ahalmena eta trebetasuna dute gauzak era errazean kontatzeko, hauxe da ekimenaren izena eta marka: Kontu Pribatuak.


Gehiago jakiteko, irudiaren gainean sakatu.


Gehiago jakiteko, irudiaren gainean sakatu.


Programazio Lengoaien erabilpena azken hamarkadetan

1965aren eta 2021aren artean programazio lengoaia desberdinak erabili dira

Bideoan ikus daitekeen bezala, historikoki lengoaia desberdinak erabili izan dira konputagailuak programatzeko. Azalpen txiki bat emanez, bideo horrek ondoko hau erakusten du:
  • 1965aren eta 1980aren artean, zenbakizko kalkulu zientifikoak eta enpresa gestioa burutzeko lengoaia nagusiak FORTRAN eta COBOL dira:
    • FORTRAN, zenbakizko kalkulu zientifikoak burutzeko.
    • COBOL, enpresa eta administrazio gestiorako aplikazioak sortzeko.
  • 1980aren eta 2000aren artean, lengoaia nagusiak ondoko hauek dira eta orotariko aplikazioak garatzeko erabiltzen ziren:
    • C eta C++
    • Pascal eta Ada
  • 2000aren eta 2019aren artean, Internet aplikazioen garapen handiak egin dira eta lengoaia nagusiak ondoko hauek izan ziren:
    • PHP
    • Java eta JavaScript
    • Python
  • Azkenean, 2021an eta Internet aplikazioen garapenekin lotuta, goi-goian kokatutako lengoaiak hauek izan dira:
    • JavaScript
    • HTML/CSS
    • SQL
 

KISS printzipioa

Ikusirik sistema informatikoak gero eta konplexuagoak direla, programak idazterakoan KISS printzipioa enuntziatu dute programadoreek. Horren arabera, programa informatikoekin lan egitean, honelaxe jokatu: Keep it Simple, Stupid.

Keep it Simple, Stupid: hau da, ez zaitez ergela izan eta zure programazioa zehatza eta laburra izan dadila, bide anitzen aurrean zure erabakiak erraztasunaren alde egin dezala.

Wikipediak KISS printzipio nola definitzen duen ikusteko esteka hau jarraituKISS printzipioa bizitzako arlo guztietan aplika daiteke eta Erdi Aroko Occam’s razor (edo Ockham-en labana) bezala ezagutzen den korronte filosofiko baten ondorioa da:
"Pluralitas non est ponenda sine necessitate"
(Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar)

Printzipio horren arabera, lehian diharduten bi teoriak (edo bi programak) ondorio berberak baldin badituzte, bietarik modu ekonomikoagoan ondorio berberak lortzen dituena zuzena izateko aukera gehiago ditu.


Gilen Ockhamgoa


Friedrich Nietzsche


Filosofoekin jarraituz, antzeko mezua igorri zigun Friedrich Nietzschek soiltasunaren alde hau idatzi zuenean: "Ura nahasi egiten dute, sakonak diruditen itxura emateko".
 

Arakatzailerako gehigarriak


Itzuli eta Itzuli+

Itzuli eta Itzuli+ sare neuronalen bidez funtzionatzen duten itzultzaile automatikoak dira, eta testu orokorrak itzultzen dituzte euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara.

Itzuli erabiltzeko https://www.euskadi.eus/itzuli/ web gunea bisitatu. Zure nabigatzailea Firefox edo Chrome bada, interesgarria izan lekizuke Itzuli+ gehigarria: 

Ordenadoreko nabigatzailean instalagarria den tresna eta baita ere telefono aplikazioa



Euskalbar 5.0

Euskalbar interneteko erreminta interesgarri bat da (gehigarri edo plug-in bat). Haren bidez, hizkuntza-kontsultarako hainbat baliabide ditugu eskura hiztunok:
  • HIZTEGIAK: Euskalterm, Elhuyar, 3000, Hiztegi Batua, Sinonimoen hiztegiak…
  • CORPUSAK: Ereduzko prosa, ZT corpusa…
  • BANAKETA-ZERRENDAK: Itzul…
  • ZUZENTZAILE ORTOGRAFIKOA: XUXENweb

Ordenadoreko nabigatzailean gehigarri bezala instalagarria den tresna

Euskalbar gehigarria:

Interneten ere, lehen hitza euskaraz


Lehen hitza euskaraz!

Ordenadorea eta mugikorra egoki konfiguratzeko klik egin irudiaren gainean



Nabigatu euskaraz!

Nabigatu euskaraz deituriko kanpainaren bitartez euskarari bidea zabaldu nahi zaio Interneten ere. Parte hartzeko modurik garrantzitsuena zure nabigatzailea konfiguratzea da, hots, zure nabigatzailea konfiguratzea nabigazio-hizkuntza euskara izan dadin. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntzak erabiliko ez dituzunik.

Nabigatu euskaraz kanpainaren ekimenak ikusteko klik egin irudiaren gainean

Orrialde honetan azaltzen da zehatz-mehatz zure nabigatzailea nola konfiguratu, prozesua nabigatzailearen araberakoa da baina laburbilduz honako hauek egin behar dituzu:
  1. Nabigatzailearen menua arakatu eta hizkuntzari dagokion funtzionalitatea aurkitu.
  2. Hizkuntzaren funtzionalitatearen barruan gehitu Euskara, eta bukatzeko...
  3. ...hizkuntzen ordena aldatu Euskara lehenengoa azal dadin.
 

Gaitu proiektua | Adimen artifizialak euskaraz egin dezan

Gaitu proiektua. Erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Irudiaren gainean klik egin proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko

Zure ahotsa garrantzitsua da. Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.

Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako. Izan ere, biltzen ari diren datu-sorta guztiek CC-0 lizentzia (Creative Commons Zero) daukate, hots, jabetza-eskubidea gizateriari bere osotasunean dagokiola zehazten duen lizentzia da.




Ondoko irudian adierazten den bezala, laguntzeko hiru bide daude:

  • Hitz Egin: norberaren grabazioak egin eta bidali
  • Entzun: besteen grabazioak entzun eta balioztatu
  • Idatzi: norberaren esaldiak osatu eta bidali
Ahotsak biltzerakoan bi zeregin daude: Hitz Egin eta Entzun.
Esaldien biltze-lana ere gizarteak egingo du
Idatzi aukerari esker

Laguntzeko hiru bide horietarik nahi duzuna hauta dezakezu. Sistemaren funtzionamendua ezagutze aldera, baliteke onena izatea Entzun aukeratik hastea, ahotsak biltzeko gidalerroak astiro irakurri eta 5 grabazioen sorta bat balioztatu (lau eginkizun posible: BAI, EZ, Saltatu, Salatu).

Gero, Hitz Egin aukera hautatu eta ahotsak biltzeko gidalerroak atalean irakurritakoa ahaztu gabe, grabatu ahalik eta esaldi gehien (bost eginkizun posible: HASI GRABAZIOA, Grabatutakoa entzun, Grabazioa errepikatu, Saltatu, Salatu). Oso erraza da, adibidez:

Irudiaren gainean klik egin grabazio sorta bat egiteko

Azkenik, zure esaldiak gehitu ahal dituzu datu-basera Idatzi aukera hautatuz, esaldiak biltzeko gidalerroak irakurtzea komenigarria da. Esaldia idazteko kutxa bat aurkituko duzu eta bere azpian bigarren kutxa bat esaldairi dagokion aipamena aitortzeko.

Batu ditzagun gure ahotsak, teknologiari euskaraz irakasteko. Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.