2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Azterketarako deia, maiatza



Iruñea, 2015eko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
suerterik hoberena
opa dizuet nik


Informatika: maiatzeko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2024-05-22
08:30
I-A
P2A10A

Laborategiko eta mintegiko notak

Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua berriro gogora ekarriz:
  • Laborategiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, 1. kontroleko eta 2. kontroleko azterketekin loturik dago laborategia:
    • 0,5 puntu 1. kontrolean
    • 1,0 puntu 2. kontrolean
  • Mintegiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, honela banaturik:
    • 0,5 puntu proiektuan
    • 1,0 puntu proiektuaren gaineko bakarkako ariketan (3. kontrola)
Zuen kalifikazioak ikusteko ondoko esteka jarrai ezazue eta PDF formatuko fitxategi bat aurkituko duzue:
Fitxategiaren egitura taula batena da eta bertan agertzen diren zutabeen esanahia jarraian azaltzen da.

Ikaslea identifikatzeko NAN delako lehen zutabea erabiltzen da, zutabe horren arabera ordenaturik dago taula. Laborategiko nota hurrengo lau zutabetan ematen da: 1. KONTROLA (maximoa 10 puntu), LABORATEGIA (maximoa 0,5 puntu), 2. KONTROLA (maximoa 10 puntu) eta LABORATEGIA (maximoa 1 puntu) izenburuko zutabeak. Mintegiko nota banaturik dago PROIEKTUA eta 3. KONTROLA zutabeen artean, bien artean maximoa 1,5 puntu dira eta horien batura MINTEGIA zutabean erakusten da. Taularen azken bi zutabeak batukariak dira (batean maximoa 3 puntu dira, eta bestean 10 puntu dira). Taula ikusi:
 


Adieraz dezagun orain, irakasgaiaren azken kalifikazioa osatzeko, 1,5+1,5 puntu horiek nola uztartzen diren azterketa idatzian lortutako puntuekin. Horretarako, gogora dezagun aspaldi bateko Irakasgaiaren ebaluazioa blog-artikulua:
  • Azterketa aurretik 3 puntu lor daitezke ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanari esker:
    • Laborategiko 1,5 puntu (1. eta 2. kontrolak)
    • Mintegiko 1,5 puntu (3. kontrola)
  • Azterketa idatziak 7 puntu emango dizkio azken notari. Azterketa idatziak bi zati izango ditu (galderak eta programa) banaketa honelakoxea delarik:
    • Azterketa idatziaren alde teorikoak %30eko pisua izango du, eta ondorioz 2,1 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
    • Azterketa idatziaren programak %70eko pisua izango du, eta ondorioz 4,9 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
  • Irakasgaia gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da azterketa idatziaren erdia egitea, hots, 7 puntuetatik 3,5 puntu lortzea
  • Deialdi berezian ez dira kontutan hartuko ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanak. Horregatik, deialdi berezian azterketa idatzian lorturiko emaitza irakasgaiaren kalifikazioa izango da
 

2024(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

1., 2. eta 3. kontroleko emaitza orokorrak

Bakarkako azterketei dagokiela, lortu izan diren emaitza orokorrak ondoko hauek dira:

  • 1. kontrola (0,5 puntu)
  • 2. kontrola (1,0 puntu)
  • 3. kontrola (1,0 puntu)
  • 3. kontroleko taldeko lana (0,5 puntu)

Hauek izan ziren 1. kontroleko emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 68 16 13 16 23
%100 %91,9 %23,5 %19,1 %23,5 %33,8
%42,6 %57,4
1. kontroleko emaitza orokorrak



Hauek izan ziren 2. kontroleko emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >=3  |  <5       >=5  |  <7   
   >=7   
74 57 27 9
8 13
%100 %77,0 %47,4 %15,8 %14,0 %22,8
%63,2 %36,8
2. kontroleko emaitza orokorrak



Hauek izan dira 3. kontrolaren bakarkako azterketaren emaitza orokorrak, taldeko lana ez dago hemen konputatuta:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >=3  |  <5       >=5  |  <7   
   >=7   
74 44 15 3
8 18
%100 %59,5 %34,1 %6,8 %18,2 %40,9
%40,9 %59,1
2. kontroleko emaitza orokorrak

 

2024(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

15. astea | etxerako eguna...

  • John Zaharra (mp3)


  • Mo Ghile Mear (mp3)


Etxerako eguna...
(Doinua: Irlandar herrikoa)

Etxerako eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun azkena
alaitzeko gure bidea.
[zuek]  - Ez digu konpilatzen
[nik]    - "FOR" hori zertarako?
[zuek]  - Ez gaude oso ziur
[nik]    - Horrela ezin daiteke!
Etxerako eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun azkena
alaitzeko gure bidea.
[zuek]  - Nere programa ez dabil
[nik]    - Fitxategia non dago?
[zuek]  - Zer da fitxategia?
[nik]    - Horrela ezin daiteke!
Etxerako eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun azkena
alaitzeko gure bidea.




Bertso batzuk Eskoziako gaelikoz eta gainerakoak Irlandako gaelikoz

2024(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

15. astea | hirugarren kontrola...

  • John Zaharra (mp3)

  • Mo Ghile Mear (mp3)


Hirugarren kontrola...
(Doinua: Irlanda herrikoa)

Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Katearen luzera
zero posizioan dago,
baina bektoreetan
aldagaia beharrezko.
Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Programa ulergaitza
algoritmo iluna.
Denbora aurrera doa,
berriro zulora noa!
Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.




Bertso batzuk Eskoziako gaelikoz eta gainerakoak Irlandako gaelikoz


2024(e)ko maiatzaren 1(a), asteazkena

Azterketa | Teoriako galderak nola prestatu

Dakigunez, beste urte batzuetako teoriako azterketen soluzio osoak ez ematea erabaki du irakasle taldeak. Enuntziatuarekin batera, lau aukeren artean zein den zuzena bai argiratuko da, baina ez da argitaratuko erantzun zuzen horren justifikazioa (ikusi hemen justifikazio adibide bat).

Teoriako galderak prestatze aldera, interesgarria izan dakikoke ikasleari galderaren kodea idaztea eta konpilatzea.

Hona hemen galdera baten enuntziatua. Aukera zuzenaren letra hautatzeaz gain, bere justifikazioa ondo azaltzea ikaslearen lana izango da azterketan:

Eta hemen erakusten dira, batetik galdera horren kodea eta bestetik kode hori konpilatu ondoren agertzen diren mezuak:

program Bat;
var
   iZbk1: integer;
   iZbk2: integer;
   boErantzuna: boolean;
begin
   iZbk1 := 17;
   iZbk2 := -7;
   boErantzuna := iZbk1 > 0 and iZbk2 < 0;
   if boErantzuna then
      writeln('TRUE')
   else
      writeln('FALSE');
   readln;
end.

Bat.pas(9,25) Error: Incompatible types: got "Boolean" expected "LongInt"
Bat.pas(23) Fatal: There were 1 errors compiling module, stopping
Fatal: Compilation aborted

 

Azterketa | Teoriako galderei nola erantzun

Beste urte batzuetako teoriako azterketen soluzio osoak ez ematea erabaki du irakasle taldeak. Enuntziatuarekin batera, lau aukeren artean zein den zuzena bai argiratuko da, baina ez da argitaratuko erantzun zuzen horren justifikazioa.

Gauzak horrela, ikus eta ikas dezagun adibide bakar batekin teoriako galderei nola erantzun beharko litzatekeen. Hona hemen galdera baten enuntziatua, non informazioa hiru koloretan desberdindu den:

  •  Beltzez  Teoriako galderaren enuntziatuak, ikasleak azterketan jasoko duen informazio bakarra. eGelan argitaratu dira azken hiru kurtsoetako azterketen enuntziatuak
  •  Moreaz  Teoriako galderaren erantzun labur-laburra (lau aukeretatik egokiari dagokion letra). eGelan argitaratu dira azken hiru kurtsoetako azterketen erantzun laburrak
  •  Urdinez  Teoriako galderaren erantzunari dagokion justifikazioa. Ez dira argitaratuko

Galderaren erantzuna ontzat emateko justifikazio egokia derrigorrezkoa delako, hona hemen adibide bat ikasleak ikus dezan teoriako galderei nola erantzun beharko lukeen: