2024(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Azterketarako deia, uztaila



Iruñea, 2012ko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
bigarren azterketa
hurbiltzen da ari


Informatika: uztaileko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2024-06-28
08:30
I-G
P3G1A

 

2024(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

2024ko maiatzaren deialdiko emaitzak


2024ko maiatzaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren astelehenen eta asteazkenean:
  • Eguna:  Ekainaren 4an
  • Ordutegia:  9etatik aurrera
  • Lekua:  Irakaslearen bulegoaren inguruan (B eraikineko 3. solairuko P3B59 aretoan)

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik posta elektroniko mezu bat bidal egiozu irakasleari (jesus.romo@ehu.eus).

Hauek izan dira ohiko deialdiaren emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 42 9
5
19 9
%100 %56,8 %21,4 %11,9 %45,2 %21,4
14 28
%33,3 %66,6
Ohiko deialdiaren emaitza orokorrak

 

2024(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Azterketa: 2024ko maiatzaren deialdiko programa (derrigorrezkoak)

 
Ezaguna denez, Azterketa: 2024ko maiatzaren deialdia izenburuko artikuluan azterkari buruzko informazio guzti-guztia dago. Heltzear den uztaileko deialdiari dagokion programa prestatze aldera, berridatz dezagun maiatzeko programa hori, baina derrigorrezko aginduak nabarmenduz (letra larrietan idatzirik ematen diren aginduak). Ez dugu esan nahi gainerako aginduak soberan daudenik, baizik eta letra larrietan idatziko ditugunak berebiziko garrantzia dutela eta besteak horien menpekoak direla nolabait.

Maiatzeko programan bi datu-fitxategiekin lan egiten da MAHAIAK.DAT dat-fitxategia eta MENUAK.DAT datu-fitxategia. Bi datu-fitxategi horiek aldez aurretik sortuta daude JatetxekoDatuakSortzen.pas programari esker.

2024-05-22_Jatetxea_DerrigorrezkoAginduak.pas fitxategian jasota dagoen maiatzeko programa berezian, letra larriz nabarmendu dira ezinbestekoak diren aginduak. Konpiladorearen ingurune barnetik programa hau exekutatzean, MAHAIAK.DAT datu-fitxategia eta MENUAK.DAT datu-fitxategia C:\Dev-Pas karpetan kokatu behar dira nahitaez. Maiatzeko programa bereziaren kodea jarraian ikusi, non, aurreratu den bezala, azpiprograma bakoitzean letra larrietan jarri diren aginduak garrantzitsutzat jo daitezkeen:

{ Hitz larrietan idatzi diren aginduak funtsezkoenak dira azpiprogrametan,    }
{ larrietan dauden aginduen inguruan dabiltzate gainerako agindu guztiak.     }
{ Konpiladorearen ingurune barrurik programa hau exekutatzean, MENUAK.DAT eta }
{ MAHAIAK.DAT datu-fitxategiak C:\Dev-Pas karpetan kokatu behar dira.         }

program JatetxeaDerrigorrezkoAginduak_2024;

uses
  crt, sysutils;

const
  iMAHAIEN_MAX = 10;
  iMENUEN_MAX = 7;
  iAULKI_KOP_MAX = 4;

type
  integer = smallint; { INTEGER datu-motek 2 byte hartzera behartzen da }
  real = double;      { REAL datu-motek 8 byte erabiltzera behartzen da }

  tsKate99 = string[99];
  tsKate20 = string[20];

  trdMahaia = record
       iMahaiZbk      : integer;
       iAulkiKop      : integer;
       boLibre        : boolean;
       sErreserbaIzena: tsKate20;
       iMahaikideKop  : integer;
     end;

  tfrdMahaiak = file of trdMahaia;

  trdMenua = record
      sIzena    : tsKate20;
      rPrezioa  : real;
      sAsteEguna: tsKate20;
    end;

  tfrdKarta = file of trdMenua;
  tardKarta = array[1..iMENUEN_MAX] of trdMenua;
  tarKontua = array[1..iMAHAIEN_MAX] of real;
  tfrIrabaziak = file of real;

{----------------Programaren menua------------------}
function fncAukerenMenua: char;
var
  cAukera: char;
begin
  clrscr;
  writeln('AUKEREN MENUA':33);
  writeln('=============':33);
  writeln('1. ':20, 'Erakutsi jatetxeko mahaien egoera');
  writeln('2. ':20, 'Erreserbatu mahaia');
  writeln('3. ':20, 'Menuak erakutsi');
  writeln('4. ':20, 'Jatekoa eskatu');
  writeln('5. ':20, 'Kontua eskatu eta ordaindu');
  writeln('0. ':20, 'Programatik irten');
  writeln('-----------------':37);
  repeat
    write('Zure aukera: ':33);
    READLN(cAukera);             (* KARAKTERE BAT TEKLATUZ IRAKURRI *)
  until (cAukera >= '0') and (cAukera <= '5');
  FNCAUKERENMENUA := cAukera;    (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{----------------Asteguna aukeratu------------------}
function fnsAstegunaZehaztu: tsKate20;
var
  cAukera: char;
begin
  clrscr;
  writeln('ASTEGUNAK':29);
  writeln('=========':29);
  writeln('1. ':20, 'Astelehena');
  writeln('2. ':20, 'Asteartea');
  writeln('3. ':20, 'Asteazkena');
  writeln('4. ':20, 'Osteguna');
  writeln('5. ':20, 'Ostirala');
  writeln('--------------':34);
  repeat
    write('Zure aukera: ':33);
    READLN(cAukera);                           (* KARAKTERE BAT TEKLADUZ IRAKURRI *)
  until (cAukera >= '1') and (cAukera <= '5');
  case cAukera of
    '1': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Astelehena';   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '2': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Asteartea';    (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '3': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Asteazkena';   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '4': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Osteguna';     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '5': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Ostirala';     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
  end;
end;


{----------------Menuen fitxategiko datuak arrayan kargatu------------------}
procedure MenuenArrayaKargatuFitxategitik(sFitxIzenMenuak: tsKate99;
                                             sAsteEgunBat: tsKate20;
                                             var ardKarta: tardKarta;
                                              var iLuzera: integer);
var
  rdMenuBat: trdMenua;
  frdKarta : tfrdKarta;
begin
  assign(frdKarta, sFitxIzenMenuak);
  reset(frdKarta);
  iLuzera := 0;
  while not eof(frdKarta) do
  begin
    READ(frdKarta, rdMenuBat);           (* ERREGISTRO BAT FITXATEGITIK IRAKURRI *)
    if upcase(rdMenuBat.sAsteEguna) = upcase(sAsteEgunBat) then
    begin
      iLuzera := iLuzera +1;
      ARDKARTA[iLuzera] := rdMenuBat;    (* ARRAYAREN ELEMENTU BAT ALDATU *)
    end;
  end;
  close(frdKarta);
end;


{----------------Kontuen arrayak hasieran 0.0 euro posizio guztietan------------------}
procedure KontuenArrayaHasieratu(var arKontua: tarKontua);
var
  k: integer;
begin
  for k:=1 to iMAHAIEN_MAX do
    ARKONTUA[k] := 0.0;          (* ARRAYAREN ELEMENTU BAT ALDATU *)
end;


{----------------Mahaien egoera erakutsi------------------}
procedure MahaiakErakutsi(sFitxIzenMahaiak: tsKate99);
var
  frdMahaiak: tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat: trdMahaia;
begin
  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);
  writeln('------------------------------------------------------------------------');
  writeln('MAHAIA':10, 'AULKIAK':10, 'MAHAIKIDEAK':15, 'ERABILGARRITASUNA':28);
  writeln('------------------------------------------------------------------------');
  while not eof(frdMahaiak) do
  begin
    read(frdMahaiak, rdMahaiBat);
    WRITE(rdMahaiBat.iMahaiZbk:10);                            (* PANTAILAN IDATZI *)
    WRITE(rdMahaiBat.iAulkiKop:10);                            (* PANTAILAN IDATZI *)
    WRITE(rdMahaiBat.iMahaikideKop:15);                        (* PANTAILAN IDATZI *)
    if rdMahaiBat.boLibre then
      WRITE('Libre':16)                                        (* PANTAILAN IDATZI *)
    else
      WRITE('Erreserbatua: ':25, rdMahaiBat.sErreserbaIzena);  (* PANTAILAN IDATZI *)
    writeln;
  end;
  writeln('------------------------------------------------------------------------');
  close(frdMahaiak);
end;


{----------------Mahaia erreserbatu------------------}
procedure MahaiaErreserbatu(sFitxIzenMahaiak: tsKate99;
                                sBezeroIzena: tsKate20;
                                iMahaikideak: integer);
var
  frdMahaiak          : tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat          : trdMahaia;
  iAulkiKopurua       : integer;
  boMahaiaErreserbatua: boolean;
begin
  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);

  boMahaiaErreserbatua := FALSE;
  iAulkiKopurua := iMahaikideak;
  // Kopuruarekin bat datorren mahai eskuragarria bilatu
  repeat
    writeln('sBezeroIzena = ', sBezeroIzena, 'iMahaikideak = ':20, iMahaikideak, 'iAulkiKopurua = ':20, iAulkiKopurua);
    while not eof(frdMahaiak) and not boMahaiaErreserbatua do
    begin
      READ(frdMahaiak, rdMahaiBat);                        (* FITXATEGITIK IRAKURRI  *)
      if (rdMahaiBat.iAulkiKop = iAulkiKopurua) and rdMahaiBat.boLibre then
      begin
        rdMahaiBat.boLibre := FALSE;
        rdMahaiBat.sErreserbaIzena := sBezeroIzena;
        rdMahaiBat.iMahaikideKop := iMahaikideak;
        SEEK(frdMahaiak, filepos(frdMahaiak) - 1);         (* POSIZIO EGOKIAN KOKATU *)
        WRITE(frdMahaiak, rdMahaiBat);                     (* FITXATEGIAN IDATZI *)
        writeln('Erreserba gauzatu da, mahai zenbakia: ':40, rdMahaiBat.iMahaiZbk);
        boMahaiaErreserbatua := TRUE;
      end
    end;
    iAulkiKopurua := iAulkiKopurua + 1;
    seek(frdMahaiak, 0);
  until (iAulkiKopurua > iAULKI_KOP_MAX) or boMahaiaErreserbatua;
  if not boMahaiaErreserbatua then
    WRITELN('Eskatutako mahaikide kopururako tokirik ez dago.');  (* PANTAILAN IDATZI *)
  close(frdMahaiak);
end;


{----------------Menua erakutsi------------------}
procedure EgunekoMenuakPantailaratu(const ardKarta: tardKarta; iLuzera: integer);
var
  k: integer;
begin
  writeln('--------------------------------------------------------------');
  writeln('ZBK.':6, 'MENUA':14, 'PREZIOA':15, 'ASTEGUNA':15);
  writeln('--------------------------------------------------------------');
  for k:=1 to iLuzera do                       (* PANTAILAN IDATZI *) 
    WRITELN(k:5, ardKarta[k].sIzena:15, ardKarta[k].rPrezioa:10:2, ' Euro', ardKarta[k].sAsteEguna:15);
  writeln('--------------------------------------------------------------');
end;


{----------------Mandatua------------------}
procedure Mandatua(    sFitxIzenMahaiak: tsKate99;
                                iMahaia: integer;
                   const ardGaurkoKarta: tardKarta;
                        iZenbatMenuGaur: integer;
                           var arKontua: tarKontua);
var
  iKont     : integer;
  frdMahaiak: tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat: trdMahaia;
  iMenuZbk  : integer;
begin
  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);
  seek (frdMahaiak, iMahaia-1);
  read(frdMahaiak, rdMahaiBat);
  close(frdMahaiak);
  
  if rdMahaiBat.iMahaikideKop = 0 then
    writeln(iMahaia, '. zenbakidun mahaia libre dago')
  else
  begin
    writeln('Eskatuko den menu kopurua: ',rdMahaiBat.iMahaikideKop);
    arKontua[iMahaia] := 0.0;   // soberan array hori hasieratuta dagoelako
    for iKont:=1 to rdMahaiBat.iMahaikideKop do
    begin
      repeat
        write('Aukeratu ', iKont, '. mahaikidearen menua: ');
        READLN(iMenuZbk);               (* MENUA AUKERATU *)
      until (iMenuZbk >= 1) and (iMenuZbk <= iZenbatMenuGaur);
      ARKONTUA[iMahaia] := arKontua[iMahaia] + ardGaurkoKarta[iMenuZbk].rPrezioa;
    end;                                (* KONTUEN ARRAYA EGUNERATU *)
  end;
end;


{----------------Ordaindu------------------}
function fnrOrdaindu(const arKontua: tarKontua;
                            iMahaia: integer): real;
begin
  FNRORDAINDU := arKontua[iMahaia];   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{----------------Kontuen arrayaren edukia erakutsi------------------}
procedure KontuenArrayaErakutsi(const arKontua: tarKontua);
var
  k: integer;
begin
  for k:=1 to iMAHAIEN_MAX do
    WRITELN(k:12, '. mahaia: ', ARKONTUA[k]:0:2, ' euro');          (* ARRAYAREN ELEMENTU BAT PANTAILARATU *)
end;


{----------------Ordaindu ondoren mahaia askatu------------------}
procedure MahaiaAskatu(sFitxIzenMahaiak: tsKate99;
                         iMahaiZenbakia: integer);
var
  frdMahaiak: tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat: trdMahaia;
begin
  writeln('Kontua ordaindu ondoren, mahaia libratzen...');

  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);
  seek (frdMahaiak, iMahaiZenbakia -1);
  read(frdMahaiak, rdMahaiBat);
  
  write('Mahai zenbakia: ', rdMahaiBat.iMahaiZbk);
  write('Aulkiak: ':14, rdMahaiBat.iAulkiKop);
  write('Mahaikideak: ':18, rdMahaiBat.iMahaikideKop);
  write('Bezeroa: ':14, rdMahaiBat.sErreserbaIzena);
  writeln;
  RDMAHAIBAT.iMahaikideKop := 0;       (* MEMORIAN EGUNERATU *)
  RDMAHAIBAT.boLibre := TRUE;          (* MEMORIAN EGUNERATU *)
  RDMAHAIBAT.sErreserbaIzena := '';    (* MEMORIAN EGUNERATU *)
  write('Mahai zenbakia: ', rdMahaiBat.iMahaiZbk);
  write('Aulkiak: ':14, rdMahaiBat.iAulkiKop);
  write('Mahaikideak: ':18, rdMahaiBat.iMahaikideKop);
  write('Bezeroa: ':14, rdMahaiBat.sErreserbaIzena);
  seek (frdMahaiak, iMahaiZenbakia -1);
  WRITE(frdMahaiak, rdMahaiBat);       (* FITXATEGIAN EGUNERATU *)
  
  close(frdMahaiak);
end;


{----------------Irabaziak arraytik fitxategira------------------}
procedure IrabaziakGorde(sFitxIzenIrabaziak: tsKate99; const arKontua: tarKontua);
var
  frIrabaziak: tfrIrabaziak;
  k          : integer;
begin
  assign(frIrabaziak, sFitxIzenIrabaziak);
  rewrite(frIrabaziak);
  for k:=1 to iMAHAIEN_MAX do          (* MAHAI BAKOITZEKO, ERREPIKATU *)
    WRITE(frIrabaziak, arKontua[k]);   (* ERREAL BAT FITXATEGIAN GORDE *)
  close(frIrabaziak);
end;


{----------------programa nagusia------------------}
var
  sFitxIzenMahaiak  : tsKate99;
  sFitxIzenMenuak   : tsKate99;
  sFitxIzenIrabaziak: tsKate99;
  sAsteEgunBat      : tsKate20;
  ardGaurkoKarta    : tardKarta;
  iZenbatMenuGaur   : integer;
  cAukera           : char;
  sBezeroIzena      : tsKate20;
  iMahaikideak      : integer;
  iMahaia           : integer;
  arKontua          : tarKontua;
begin
  clrscr;
  writeln('Jatetxeko datuak gordetzen dituzten bi fitxategien izenak zehaztu...');
  write('Mahaien fitxategiaren izena eman (adibidez, MAHAIAK.DAT): ');
  readln(sFitxIzenMahaiak);
  write('Menuen fitxategiaren izena sartu (esaterako, MENUAK.DAT): ');
  readln(sFitxIzenMenuak);
  
  if fileexists(sFitxIzenMahaiak) and fileexists(sFitxIzenMenuak) then
  begin
    write('Gaurko asteguna eman: ');
    sAsteEgunBat := fnsAstegunaZehaztu;
    MenuenArrayaKargatuFitxategitik(sFitxIzenMenuak, sAsteEgunBat, ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur);
    KontuenArrayaHasieratu(arKontua);
    repeat
      cAukera := fncAukerenMenua;
      clrscr;
      case cAukera of
        '1': MahaiakErakutsi(sFitxIzenMahaiak);
        '2': begin
               write('Bezeroaren izena eman: ':40);
               readln(sBezeroIzena);
               write('Mahaikideen kopurua eman: ':40);
               readln(iMahaikideak);
               MahaiaErreserbatu(sFitxIzenMahaiak, sBezeroIzena, iMahaikideak);
             end;
        '3': EgunekoMenuakPantailaratu(ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur);
        '4': begin
               repeat
                 write('Janaria eskatzen, mahaiaren zenbakia eman (1 eta ', iMAHAIEN_MAX, ' artekoa): ');
                 readln(iMahaia);
               until (iMahaia >= 1) and (iMahaia <= iMAHAIEN_MAX);
               EgunekoMenuakPantailaratu(ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur);
               Mandatua(sFitxIzenMahaiak, iMahaia, ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur, arKontua);
               writeln;
               writeln('Mahai guztien kontuak gordetzen duen arrayaren edukia:');
               KontuenArrayaErakutsi(arKontua);
             end;
        '5': begin
               repeat
                 write('Kontua eskatu duen mahaiaren zenbakia eman (1 eta ', iMAHAIEN_MAX, ' artekoa): ');
                 readln(iMahaia);
               until (iMahaia >= 1) and (iMahaia <= iMAHAIEN_MAX);
               if fnrOrdaindu(arKontua, iMahaia) = 0.0 then
                 writeln(iMahaia, '. zenbakidun mahaia libre dago edo ez da jatekorik eskatu')
               else
               begin                   (* MAHAIAK ORDAINDU BEHARREKOA PANTAILARATU *)
                 WRITELN(iMahaia, ' zenbakiko mahaiak ', fnrOrdaindu(arKontua, iMahaia):0:2, ' Euroko kontua ordaindu behar du.');
                 MahaiaAskatu(sFitxIzenMahaiak, iMahaia);    (* MAHAIA ASKATU *)
               end;
             end;
        '0': begin
               sFitxIzenIrabaziak := 'IRABAZIAK_' + sAsteEgunBat + '.DAT';
               IrabaziakGorde(sFitxIzenIrabaziak, arKontua);
             end;
      end;
      writeln;
      readln;
    until cAukera = '0';
  end
  else   (* FITXATEGIREN BAT EZ DENEAN *)
  begin
    if not fileexists(sFitxIzenMahaiak) then
      writeln('ERROREA!! "', sFitxIzenMahaiak, '" fitxategirik ez dago.');
    if not fileexists(sFitxIzenMenuak) then
      writeln('ERROREA!! "', sFitxIzenMenuak, '" fitxategirik ez dago.');
    writeln;
    writeln('(RETURN sakatu programatik irteteko)');
    readln;
  end;  
end.   (* programaren amaiera *)
 

Azterketa: 2024ko maiatzaren deialdia


2024ko Maiatzaren deialdiko programa: Jatetxea


Ariketari lotutako informazioa:
Datu-fitxategiak sortzeko programa:
Datu-fitxategiak:
  • MAHAIAK.DAT datu-fitxategia
  • MENUAK.DAT datu-fitxategia

2024-05-22_Jatetxea.pas programak jatetxe unitatea behar du. Hona hemen, jatetxe unitatearen interfaze atala:

unit jatetxe;

INTERFACE

  uses
    crt, sysutils;
  const
    iMAHAIEN_MAX = 10;
    iMENUEN_MAX = 7;
  type
    integer = smallint; { INTEGER datu-motek 2 byte hartzera behartzen da }
    real = double;      { REAL datu-motek 8 byte erabiltzera behartzen da }
    tsKate99 = string[99];
    tsKate20 = string[20];
    trdMahaia = record
                  iMahaiZbk      : integer;
                  iAulkiKop      : integer;
                  boLibre        : boolean;
                  sErreserbaIzena: tsKate20;
                  iMahaikideKop  : integer;
                end;
    tfrdMahaiak = file of trdMahaia;
    trdMenua = record
                 sIzena    : tsKate20;
                 rPrezioa  : real;
                 sAsteEguna: tsKate20;
               end;
    tfrdKarta = file of trdMenua;

  procedure MahaienFitxategiaSortu(sFitxIzenMahaiak: tsKate99);
  procedure MahaienFitxategiaIkusi(sFitxIzenMahaiak: tsKate99);
  procedure MenuenFitxategiaSortu(sFitxIzenMenuak: tsKate99);
  procedure MenuenFitxategiaIkusi(sFitxIzenMenuak: tsKate99);   

(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)


2024ko Maiatzaren deialdiko teoria
  1-C   |   2-B   |   3-A   |   4-A   |   5-B   |   6-A   |   7-D  

Galderei dagozkien programak:

 

2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Azterketarako deia, maiatza



Iruñea, 2015eko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
suerterik hoberena
opa dizuet nik


Informatika: maiatzeko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2024-05-22
08:30
I-A
P2A10A

Laborategiko eta mintegiko notak

Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua berriro gogora ekarriz:
  • Laborategiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, 1. kontroleko eta 2. kontroleko azterketekin loturik dago laborategia:
    • 0,5 puntu 1. kontrolean
    • 1,0 puntu 2. kontrolean
  • Mintegiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, honela banaturik:
    • 0,5 puntu proiektuan
    • 1,0 puntu proiektuaren gaineko bakarkako ariketan (3. kontrola)
Zuen kalifikazioak ikusteko ondoko esteka jarrai ezazue eta PDF formatuko fitxategi bat aurkituko duzue:
Fitxategiaren egitura taula batena da eta bertan agertzen diren zutabeen esanahia jarraian azaltzen da.

Ikaslea identifikatzeko NAN delako lehen zutabea erabiltzen da, zutabe horren arabera ordenaturik dago taula. Laborategiko nota hurrengo lau zutabetan ematen da: 1. KONTROLA (maximoa 10 puntu), LABORATEGIA (maximoa 0,5 puntu), 2. KONTROLA (maximoa 10 puntu) eta LABORATEGIA (maximoa 1 puntu) izenburuko zutabeak. Mintegiko nota banaturik dago PROIEKTUA eta 3. KONTROLA zutabeen artean, bien artean maximoa 1,5 puntu dira eta horien batura MINTEGIA zutabean erakusten da. Taularen azken bi zutabeak batukariak dira (batean maximoa 3 puntu dira, eta bestean 10 puntu dira). Taula ikusi:
 


Adieraz dezagun orain, irakasgaiaren azken kalifikazioa osatzeko, 1,5+1,5 puntu horiek nola uztartzen diren azterketa idatzian lortutako puntuekin. Horretarako, gogora dezagun aspaldi bateko Irakasgaiaren ebaluazioa blog-artikulua:
  • Azterketa aurretik 3 puntu lor daitezke ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanari esker:
    • Laborategiko 1,5 puntu (1. eta 2. kontrolak)
    • Mintegiko 1,5 puntu (3. kontrola)
  • Azterketa idatziak 7 puntu emango dizkio azken notari. Azterketa idatziak bi zati izango ditu (galderak eta programa) banaketa honelakoxea delarik:
    • Azterketa idatziaren alde teorikoak %30eko pisua izango du, eta ondorioz 2,1 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
    • Azterketa idatziaren programak %70eko pisua izango du, eta ondorioz 4,9 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
  • Irakasgaia gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da azterketa idatziaren erdia egitea, hots, 7 puntuetatik 3,5 puntu lortzea
  • Deialdi berezian ez dira kontutan hartuko ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanak. Horregatik, deialdi berezian azterketa idatzian lorturiko emaitza irakasgaiaren kalifikazioa izango da
 

2024(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

1., 2. eta 3. kontroleko emaitza orokorrak

Bakarkako azterketei dagokiela, lortu izan diren emaitza orokorrak ondoko hauek dira:

  • 1. kontrola (0,5 puntu)
  • 2. kontrola (1,0 puntu)
  • 3. kontrola (1,0 puntu)
  • 3. kontroleko taldeko lana (0,5 puntu)

Hauek izan ziren 1. kontroleko emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 68 16
13
16 23
%100 %91,9 %23,5 %19,1 %23,5 %33,8
29
39
%42,6 %57,4
1. kontroleko emaitza orokorrak



Hauek izan ziren 2. kontroleko emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 57 27
9
8 13
%100 %77,0 %47,4 %15,8 %14,0 %22,8
36
21
%63,2 %36,8
2. kontroleko emaitza orokorrak



Hauek izan dira 3. kontrolaren bakarkako azterketaren emaitza orokorrak, taldeko lana ez dago hemen konputatuta:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 44 15
3
8 18
%100 %59,5 %34,1 %6,8 %18,2 %40,9
14 28
%40,9 %59,1
3. kontrolaren bakarkako frogaren emaitza orokorrak