2024(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

2023-24 ikasturtean azterketetara aurkeztu ez ziren ikasleen kopuruak


Teoriako eskoletara ikasleen bertaratzea

Klasera ez etortzea dela eta, 2023-24 ikasturtean teoriako klaseen parte-hartzea erregistratu zen eta ondoko irudian ikus daitekeen bezala, astelehenetan gelara datozen ikasleen ehunekoa %65,3ekoa izan da eta ostiraletan %42,9koa. Zenbaki onak izan gabe, ez dirudite txarrak direnik, baina hori horrela da mediak direlako. Izan ere, alde nabaria dago kurtsoaren hasierako eta bukaerako etorreren artean (kurtso hasieran ikasle gehien-gehienak klaseetara etorri ziren eta kurtso bukaerarako hutsegiteak ugariak izan ziren). Esan gabe doa, ostiraletako hutsegiteak askoz gehiago direla astelehenetako hutsegiteak baino:

2023-24 ikasturteko ikasleen parte-hartzea eskola magistraletan asterik aste



Azterketetara aurkeztu ez diren ikasleen kopuruak

Aurreko grafikoaren 15. asteko datuei erreparatuta, 37 ikasle bertaratu ziren azken astelehenean eta 30 ikasle bertaratu ziren azken ostiralean. Horregatik, media bezala, 34 ikasle bertaratu ziren azken astean eta ondorioz esan daiteke 74-34=40 ikaslek bazterturik (edo erdi bazterturik) zeukaten irakasgaia kurtsoa bukatzean.

Bestalde, azterketa desberdinetara zenbat ikasle aurkeztu zirenen kopuruak jaso ziren eta ondoko taulan bildu dira:

2023-24 ikasturteko azterketetara ez aurkeztuak 31. taldean
2023-24 IKASLEAK EZ  AURKEZTUAK GAIAK  ETA  ASTEA/DATA
1. kontrola
74 (%100)
6 (%8,1)
Baldintzazkoak eta errepikakorrak
(5. astea)
2. kontrola
17 (%23,0)
Kateak eta azpiprogramak
(11. astea)
3. kontrola
30 (%40,5)
Arrayak, erregistroak eta fitxategiak
(15. astea)
Maiatza
32 (%43,2)
Dena
(2024-05-22)
Uztaila
46 (%100)
20 (%43,5)
Dena
(2024-06-28)

Goiko taulan adierazten den bezala, 1. kontroleko azterketara ikasle gehienak aurkeztu ziren, baina, hortik aurrera, hurrengo azterketara askoz ikasle gutxiagok parte hartu zuten.

5. astetik 11. astera bitartean gai garrantzitsu bat ematen da: azpiprogramak (7. astea). Dirudienez, azpiprogramak ulertzea eta erabiltzea zaila egiten zaio ikasle askori eta, ziur gaude, irakasgaiaren punturik kritikoena dela.

 

Azterketa: 2024ko uztailaren deialdiko programa (derrigorrezkoak)

Ezaguna denez, Azterketa: 2024ko uztailaren deialdia izenburuko artikuluan azterkari buruzko informazio guzti-guztia dago, bai programari buruzkoa zein teoriari buruzkoa.

 


Berridatz dezagun uztaileko programa baina soilik derrigorrezko aginduak idatziz (letra larrietan idatzirik ematen diren aginduak).

Ez dugu esan nahi gainerako aginduak soberan daudenik, baizik eta letra larrietan idatziko ditugunak berebiziko garrantzia dutela eta besteak horien menpekoak direla nolabait.


Uztaileko programa osoa 2024-06-28_AparkalekuakFuntzionala.zip fitxategian bilduta dago; hau da, 2024-06-28_Aparkalekuak.pas bezero-programa eta honek behar dituen lau unitateak:
  1.   konst.pas
  2.   motak.pas
  3.   apark.pas
  4.   gaur.pas
Jarraian erakusten den 2024-06-28_Aparkalekuak_DerrigorrezkoAginduak.pas programa ez da guztiz funtzionala, bere azpiprograma batzuek itzultzen dituzten balioak beti berdinak direlako. Izan ere, azterketaren enuntziatuan adierazten da azpiprograma horiek ez direla garatu behar.

2024-06-28_Aparkalekuak_DerrigorrezkoAginduak.pas fitxategian jasota dagoen uztaileko programa berezian, letra larriz nabarmendu dira ezinbestekoak diren aginduak. Programa hau exekutatzean, datu-fitxategiak C:\Datuak karpetan sortuko dira. Ikusi jarraian uztaileko programa bereziaren kodea, non, aurreratu den bezala, azpiprograma bakoitzean letra larrietan jarri diren aginduak garrantzitsutzat jo daitezkeen.

{ Hitz larrietan idatzi diren aginduak funtsezkoenak dira azpiprogrametan,    }
{ larraietan dauden aginduen inguruan dabiltzate gainerako agindu guztiak.    }
{                                                                             }
{ Datu-fitxategiak 'C:\Datuak\' direktorioan kokatuko dira.                   }
{ Programa hau ezin da egoki exekutatu, hiru prozeduren kodea falta delako.   }
{ Programa funtzionala ikusteko, bilatu blogean "Aparkalekuak_2024" programa. }

program AparkalekuakDerrigorrezkoAginduak_2024;
uses
   crt, sysutils;

const
   ZENBAT_APARKALEKU   = 100;    { Parking-ak 100 aparkaleku-plaza ditu }
   GAU_BATEN_KOSTUA    = 15;     { Gau bat igarotzearen kostua }
   MINUTU_BATEN_KOSTUA = 0.011;  { Minutu bakoitzeko kostua }
   GAU_KOPURU_MAXIMOA  = 2;      { Zenbat gau onartzen dira }
   MAX                 = 4080;   { Array laguntzailearen neurria }
   sBIDEA = 'C:\Datuak\';        { Datu-fitxategiak kokatzeko direktorioa }

type
   integer = smallint;           { INTEGER datu-motek 2 byte hartzera behartzen da }
   real = double;                { REAL datu-motek 8 byte erabiltzera behartzen da }
   tsKate200 = string[200];      { Fitxategien izenak gordetzeko aldagaien datu-mota }
   tsKate10  = string[10];       { Data batek UUUU-HH-EE formatuan 10 karaktere behar ditu }
   tsKate8   = string[8];        { Une batek OO:MM:SS formatuan 8 karaktere behar ditu }
   tsKate2   = string[2];        { Data edo une batetik bi digitu hartzeko kateentzako }

   trdData = record
                iUrtea, iHila, iEguna: integer;
             end;

   trdUnea = record
                iOrduak, iMinutuak, iSegundoak: integer;
             end;

   trdAutoarenDatuak = record
                          sMatrikula   : tsKate8;
                          rdSarreraData: trdData;
                          rdSarreraUnea: trdUnea;
                          rdIrteeraData: trdData;
                          rdIrteeraUnea: trdUnea;
                          iGauKopurua  : integer;
                          rZenbatekoa  : real;
                       end;

   tardParking = array[1..MAX] of trdAutoarenDatuak;
    
   tfrdParking = file of trdAutoarenDatuak;
      
      
{ Fitxategi baten existentzia aztertzen du. Ezezkoan, sortu egiten du }
procedure prFitxategiaSortu(sFitxIzen: tsKate200);
var
   f: tfrdParking;
begin
   assign(f, sFitxIzen);
   REWRITE(f);
   close(f);
   writeln('"', sFitxIzen, '" izeneko fitxategia berriki sortu da');
end;


{ Aparkalekuaren fitxategiak dituen datuak array batera eraman.
  Bide batez , irten ez diren autoen gau kopurua inkrementatu. }
procedure prFitxategitikArrayra(    sFitxIzen : tsKate200;
                                var ardParking: tardParking;
                                var iLuzera   : integer);
var
   f: tfrdParking;
begin
   { Hasieran array hori hutsik dago }
   iLuzera := 0;

   { Fitxategia zabaldu }
   assign(f, sFitxIzen);
   reset(f);

   { Fitxategia hasierak bukaeraino zeharkatu }
   while  not eof(f) do
   begin
      iLuzera := iLuzera + 1;
      READ(f, ardParking[iLuzera]);
      ARDPARKING[iLuzera].iGauKopurua := ardParking[iLuzera].iGauKopurua + 1;
   end;

   close(f);
end;


{ 100 aparkaleku izan arren, gehienez 4080 auto egon daitezke erregistraturik 
  arrayan, batzuk sartu eta irten egin direlako. Funtzio honek zenbatuko ditu
  barruan daudela irten ez diren autoak. }
function fniZenbatAutoBarruan(const ardAparkalekua: tardParking;
                                    iLuzera       : integer): integer;
var
   iKont, iZenbat: integer;
begin
   iZenbat := 0;
   for iKont:=1 to iLuzera do
   begin
      if ardAparkalekua[iKont].rZenbatekoa = 0.0 then
         iZenbat := iZenbat +1;
   end;
   fniZenbatAutoBarruan := iZenbat;
end;


{ Menua }
function fncAukeraIrakurri: char;
var
   cAukera: char;
begin
   clrscr;
   writeln;
   writeln;
   writeln('**************************** MENUA ****************************');
   writeln('    1. Auto baten sarrera');
   writeln('    2. Auto baten irteera');
   writeln('    3. Parking-ean dauden autoen informazioa pantailaratu');
   writeln;
   writeln('    0. Amaitu');
   writeln('***************************************************************');
   writeln;
   write('         Zure aukera hautatu: ');
   repeat
      READLN(cAukera);              (* KARAKTERE BAT TEKLADUZ IRAKURRI *)
   until (cAukera >= '0') and (cAukera <= '3');

   FNCAUKERAIRAKURRI := cAukera;    (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{ Auto berri baten datuak irakurri eta dagokion erregistroa bete }
procedure SartutakoAutoarenDatuakLortu(var rdAutoa: trdAutoarenDatuak);
begin
   writeln('Sartu berria den autoaren sarrerako datuak eskuratu dira:');
   writeln('matrikula, sarrera-data eta sarrera-unea (gainerakoak 0 dira)');
   with rdAutoa do
   begin
      sMatrikula := '1234-XYZ';        // beti berdina
      rdSarreraData.iUrtea := 2024;    // beti berdina
      rdSarreraData.iHila := 6;        // beti berdina
      rdSarreraData.iEguna := 28;      // beti berdina
      rdSarreraUnea.iOrduak := 9;      // beti berdina
      rdSarreraUnea.iMinutuak := 20;   // beti berdina
      rdSarreraUnea.iSegundoak := 2;   // beti berdina
      rdIrteeraData.iUrtea := 0;
      rdIrteeraData.iHila := 0;
      rdIrteeraData.iEguna := 0;
      rdIrteeraUnea.iOrduak := 0;
      rdIrteeraUnea.iMinutuak := 0;
      rdIrteeraUnea.iSegundoak := 0;
      iGauKopurua := 0;
      rZenbatekoa := 0.0;
      writeln('"', sMatrikula,'"', ' autoaren sarrerako data: ', rdSarreraData.iUrtea, '-',
                                                                 rdSarreraData.iHila, '-',
                                                                 rdSarreraData.iEguna);
      writeln('"', sMatrikula,'"', ' autoaren sarrerako unea: ', rdSarreraUnea.iOrduak, ':',
                                                                 rdSarreraUnea.iMinutuak, ':',
                                                                 rdSarreraUnea.iSegundoak);
   end;
end;


{ Irteerako data baten datuak itzultzen duen prozedura }
procedure DataIrakurri(var rdIrteerarenData: trdData);
begin
   rdIrteerarenData.iUrtea := 2024;   // beti berdina
   rdIrteerarenData.iHila := 6;       // beti berdina
   rdIrteerarenData.iEguna := 28;     // beti berdina
end;


{ Irteerako une baten datuak itzultzen duen prozedura }
procedure UneaIrakurri(var rdIrteerarenUnea: trdUnea);
begin
   rdIrteerarenUnea.iOrduak := 10;     // beti berdina
   rdIrteerarenUnea.iMinutuak := 50;   // beti berdina
   rdIrteerarenUnea.iSegundoak := 7;   // beti berdina
   { Sarrerarekiko 90 minutu eta 5 segundoko egonaldia }
   { beti-beti ateratzen den kostua 90x0.11= 0.99 euro }
end;


{ Auto baten matrikula datua izanik, autoaren posizioa array barruan zehazten du
  baldin eta oraindik irten ez bada (horretarako rZenbatekoa balioa erabiltzen da).
  Matrikula ez badu aurkitzen edo aurkitzen badu autoa irten bada, -1 itzuli.
  Bestela autoaren posizioa array barruan itzuli. }
function fniMatrikulaBilatu(      sZeinMatrikula: tsKate8;
                            const ardParking    : tardParking;
                                  iLuzera       : integer): integer;
var
   boAurkitua: Boolean;
   i: integer;
begin
   boAurkitua := FALSE;
   i := 1;
   while (not boAurkitua) and (i <= iLuzera) do
      { Matrikula bilatu (eta rZenbatekoa 0 delarik) }
      if (ardParking[i].sMatrikula = sZeinMatrikula) and 
         (ardParking[i].rZenbatekoa = 0.0)
      then
         boAurkitua := TRUE
      else
         i := i + 1;

   if boAurkitua then
      FNIMATRIKULABILATU := i     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
   else
      FNIMATRIKULABILATU := -1;   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{ Segundoen kopurua kalkuatu }
function fnliSegundoakKalkulatu(const rdUnea: trdUnea): longint;
begin
   FNLISEGUNDOAKKALKULATU := rdUnea.iOrduak*3600 + rdUnea.iMinutuak*60 + rdUnea.iSegundoak;
end;


{ Data erregistro bat kate bihurtzen du UU-HH-EE formatua duena   }
{ Hemen garatu den arren, azterketan goiburua baino ez zen eskatu }
function fnsDataBihurtu(const rdData: trdData): tsKate10;
var
   sKatea   : tsKate10;
   sBiDigitu: tsKate2;
begin
   str(rdData.iUrtea, sKatea);
   if length(sKatea) = 1 then
      sKatea := '000' + sKatea;
   sKatea := sKatea + '-';

   str(rdData.iHila, sBiDigitu);
   if length(sBiDigitu) = 1 then
      sBiDigitu := '0' + sBiDigitu;
   sKatea := sKatea + sBiDigitu + '-';

   str(rdData.iEguna, sBiDigitu);
   if length(sBiDigitu) = 1 then
      sBiDigitu := '0' + sBiDigitu;
   sKatea := sKatea + sBiDigitu;

   FNSDATABIHURTU := sKatea;     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{ Unea erregistro bat kate bihurtzen du OO:MM:SS formatua duena   }
{ Hemen garatu den arren, azterketan goiburua baino ez zen eskatu }
function fnsUneaBihurtu(const rdUnea: trdUnea): tsKate8;
var
   sKatea   : tsKate8;
   sBiDigitu: tsKate2;
begin
   str(rdUnea.iOrduak, sKatea);
   if length(sKatea) = 1 then
      sKatea := '0' + sKatea;
   sKatea := sKatea + ':';

   str(rdUnea.iMinutuak, sBiDigitu);
   if length(sBiDigitu) = 1 then
      sBiDigitu := '0' + sBiDigitu;
   sKatea := sKatea + sBiDigitu + ':';

   str(rdUnea.iSegundoak, sBiDigitu);
   if length(sBiDigitu) = 1 then
      sBiDigitu := '0' + sBiDigitu;
   sKatea := sKatea + sBiDigitu;

   FNSUNEABIHURTU := sKatea;     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{ Honako informazio hau pantailaratu: matrikula,
  sarreraren data eta ordua, eta, gau kopurua    }
procedure prAutoBatenDatuakPantailaratu(const rdAutoa: trdAutoarenDatuak);
var
   sData: tsKate10;
   sUnea: tsKate8;
begin
   with rdAutoa do
   begin
      sData := fnsDataBihurtu(rdSarreraData);
      sUnea := fnsUneaBihurtu(rdSarreraUnea);
      WRITELN(sMatrikula:9, ' ':3, sData, ' ', sUnea, iGauKopurua:9);    (* PANTAILARATU *)
   end;
end;


procedure prGoikoLerroaErakutsi;
var
   i: integer;
begin
   writeln('MATRIKULA', 'SARRERA':22, 'GAUAK':9);
   for i:=1 to 40 do
      WRITE('-');     (* PANTAILARATU *)
   WRITELN;           (* ERRENKADA ALDATZEKO *)
end;


{ Une jakin batean aparkalekuan dauden autoen informazioa pantailaratu }
procedure prBarruanDaudenAutoakErakutsi(const ardAparkalekua: tardParking;
                                              iLuzera       : integer);
var
   i: integer;
begin
   writeln;
   prGoikoLerroaErakutsi;

  FOR i := 1 TO iLuzera DO    (* ARRAY OSOA ARAKATU *)
      if ardAparkalekua[i].rZenbatekoa = 0.0 then   { autoa barruan da }
         prAutoBatenDatuakPantailaratu(ardAparkalekua[i]);
end;


{ Auto baten egonaldiaren kostua kalkulatu }
procedure prZenbatekoaKalkulatu(var rdAutoa: trdAutoarenDatuak);
var
   rEuroak       : real;
   iMinutuKopurua: longint;
begin
   if rdAutoa.iGauKopurua > 0 then
      { Gau bat igaro ezkero, rZenbatekoa = iGauKopurua x 15 }
      rEuroak := rdAutoa.iGauKopurua*GAU_BATEN_KOSTUA
   else
   begin
      iMinutuKopurua := fnliSegundoakKalkulatu(rdAutoa.rdIrteeraUnea) -
                        fnliSegundoakKalkulatu(rdAutoa.rdSarreraUnea);
      iMinutuKopurua := iMinutuKopurua div 60;
      rEuroak        := iMinutuKopurua*MINUTU_BATEN_KOSTUA;
   end;

   RDAUTOA.RZENBATEKOA := rEuroak;    (* EMAITZA IRTEERAKO PARAMETROARI ESLEITU *)
end;


{ Array laguntzailearen datuak fitxategi desberdinetara eraman }
procedure prDatuakFitxategietanGorde(const ardParking          : tardParking;
                                           iLuzera             : integer;
                                           sFitxIzenHistorikoa,
                                           sFitxIzenBezpera,
                                           sFitxIzenGarabia    : tsKate200);
var
   i         : integer;
   fH, fB, fG: tfrdParking;
begin
   { Datu berriak gehitzeko aparkalekuaren fitxategi historikoa zabaldu }
   assign(fH, sFitxIzenHistorikoa);
   RESET(fH);                (* AURREKOA MANTENDUZ INFORMAZIO BERRIA GEHITU *)
   SEEK(fH, fileSize(fH));   (* FITXATEGIAREN BUKAERAN KOKATU ELEMENTUAK GEHITZEKO *)

   { Garabiaren eta bezperako fitxategiak sortu }
   assign(fB, sFitxIzenBezpera);
   REWRITE(fB);              (* AURREKOA GALDUZ INFORMAZIO BERRIA GEHITU *)
   assign(fG, sFitxIzenGarabia);
   REWRITE(fG);              (* AURREKOA GALDUZ INFORMAZIO BERRIA GEHITU *)

  for i:=1 to iLuzera do
   begin
      with ardParking[i] do
         { Autoa irten da }
         if rZenbatekoa <> 0.0 then
            WRITE(fH, ardParking[i])      { FITXATEGI HISTORIKOAN IDATZI }
         else  { Autoa ez da irten }
            if iGauKopurua = GAU_KOPURU_MAXIMOA then
               WRITE(fG, ardParking[i])   { GARABIAREN FITXATEGIAN IDATZI }
            else
               WRITE(fB, ardParking[i]);  { BEZPERAKO FITXATEGIAN IDATZI }
   end;

   { Fitxategiak itxi }
   close(fH);
   close(fB);
   close(fG);
end;


var {-------------------- Programa nagusiko aldagaiak ------------------}
   sFitxIzenHistorikoa, sFitxIzenBezpera, sFitxIzenGarabia: tsKate200;
   cAukera, cItxaron                                      : char;
   ardParking                                             : tardParking;
   iPlazaLibreak, iLuzeraArray, iPosizioa                 : integer;
   rdIrteerarenUnea                                       : trdUnea;
   rdGaurkoData                                           : trdData;
   sGaurkoData                                            : tsKate10;
   sMatrikula                                             : tsKate8;
   rdAutoa                                                : trdAutoarenDatuak;

begin {-------------------------- Programa Nagusia ----------------------}
   writeln;
   writeln('Aparkaleku bat kudeatzeko programa');
   writeln('----------------------------------');
   writeln('Informazioa gordeko duten fitxategien direktorioa: "', sBIDEA, '"');
   writeln('Informazioa gordeko duten fitxategien izenak eman...');
   writeln;

   write('Parking-aren informazio historikoa (adib. HISTORIKOA): ');
   readln(sFitxIzenHistorikoa);
   sFitxIzenHistorikoa := sBIDEA + sFitxIzenHistorikoa + '.DAT';  
   { Aparkalekuaren fitxategia existitzen da, bestela sortu }
   if not fileExists(sFitxIzenHistorikoa) then
   begin
      { Fitxategi historikoa hutsik sortu }
      prFitxategiaSortu(sFitxIzenHistorikoa);
   end;

   write(' Bezperako jardueraren informazioa (adib. BEZPERAKOA): ');
   readln(sFitxIzenBezpera);
   sFitxIzenBezpera := sBIDEA + sFitxIzenBezpera + '.DAT';
   { Bezperako fitxategia existitzen da, bestela sortu }
   if not fileExists(sFitxIzenBezpera) then
   begin
      { Bezperako fitxategia hutsik sortu }
      prFitxategiaSortu(sFitxIzenBezpera);
   end;
   
   write('       Garabiaren fitxategiaren izena (adib. GARABIA): ');
   readln(sFitxIzenGarabia);
   sFitxIzenGarabia := sBIDEA + sFitxIzenGarabia + '.DAT';

   { Array laguntzailea datuz bete }
   prFitxategitikArrayra(sFitxIzenBezpera, ardParking, iLuzeraArray);

   iPlazaLibreak := ZENBAT_APARKALEKU - fniZenbatAutoBarruan(ardParking, iLuzeraArray);
   writeln;
   writeln('Egunaren hasieran ', iPlazaLibreak, ' plaza-libre eskaintzen dira');
   writeln;
   writeln('Edozein tekla sakatu aurrera egiteko...');
   cItxaron := readKey;
   write(cItxaron);

   repeat
      cAukera := fncAukeraIrakurri;
      writeln;

      case cAukera of
         '1': { Sarrera berria }
              if iPlazaLibreak = 0 then   { Tokirik ez dagoenean }
                 writeln('Aparkalekua beterik dago!')
              else
              begin
                 { Tokia dago. Matrikula eta sarrerako ordua lortu }
                 SartutakoAutoarenDatuakLortu(rdAutoa);
                 
                 iLuzeraArray := iLuzeraArray + 1;
                 ardParking[iLuzeraArray] := rdAutoa;

                 { Aparkaleku-plaza bat gutxiago }
                 iPlazaLibreak := iPlazaLibreak - 1;
                 writeln;
                 writeln(iPlazaLibreak, ' aparkaleku-plaza libre geratzen dira oraindik');
              end;

         '2': begin  { Irteera berria }
                 { Matrikula eta irteerako ordua eskatu }
                 write('Irtetera doan autoaren matrikula eman (1234-XYZ): ');
                 readln(sMatrikula);
                 sMatrikula := upcase(sMatrikula);

                 { Auto hori aparkaleku barruan dagoela frogatu }
                 iPosizioa := fniMatrikulaBilatu(sMatrikula, ardParking, iLuzeraArray);

                 if iPosizioa = -1 then
                 begin
                    { Ez badago edo lehenago irten bada, errore mezua }
                    writeln(sMatrikula, ' matrikuladun auto hori ez dago aparkalekuan');
                 end
                 else
                 begin
                    writeln;
                    DataIrakurri(rdGaurkoData);
                    writeln('Autoaren irteerako data: ', rdGaurkoData.iUrtea, '-',
                                                         rdGaurkoData.iHila, '-',
                                                         rdGaurkoData.iEguna);
                    UneaIrakurri(rdIrteerarenUnea);
                    writeln('Autoaren irteerako unea: ', rdIrteerarenUnea.iOrduak, ':',
                                                         rdIrteerarenUnea.iMinutuak, ':',
                                                         rdIrteerarenUnea.iSegundoak);

                    { Array elementuaren informazioa eguneratu: irteerako 
                      eguna, irteerako ordua eta ordaindu beharreko zenbatekoa }
                    ardParking[iPosizioa].rdIrteeraData := rdGaurkoData;
                    ardParking[iPosizioa].rdIrteeraUnea := rdIrteerarenUnea;
                    prZenbatekoaKalkulatu(ardParking[iPosizioa]);

                    { Ordaindu beharreko zenbatekoa erakutsi }
                    writeln('Egonaldiaren zenbatekoa ', ardParking[iPosizioa].rZenbatekoa:0:2, ' euro dira');

                    { Plaza-libre kopurua eguneratu }
                    iPlazaLibreak := iPlazaLibreak + 1;
                    writeln;
                    writeln('Orain ', iPlazaLibreak, ' plaza-libre geratzen dira');
                 end;
              end;

         '3': { Aparkalekuan dauden autoen informazioa pantailaratu }
              if iPlazaLibreak = ZENBAT_APARKALEKU then
                 writeln('Autorik ez, aparkalekua hutsik dago!')
              else
                 prBarruanDaudenAutoakErakutsi(ardParking, iLuzeraArray);

         '0': { Datuak dagozkien fitxategietan gorde }
              prDatuakFitxategietanGorde(ardParking, iLuzeraArray,
                                         sFitxIzenHistorikoa,
                                         sFitxIzenBezpera,
                                         sFitxIzenGarabia);
      end; { case }

      if cAukera <> '0' then
      begin
         writeln;
         writeln('Edozein tekla sakatu aurrera egiteko...');
         cItxaron := readKey;
         write(cItxaron);
      end;
   until cAukera = '0';

   DataIrakurri(rdGaurkoData);
   sGaurkoData := fnsDataBihurtu(rdGaurkoData);
   writeln('Gaurko (', sGaurkoData, ') lana bukatu denez, programa amaituko da.');

   writeln;
   writeln('=======================');
   writeln('RETURN sakatu amaitzeko');
   write  ('=======================');
   readln;
end. { PROGRAMAREN BUKAERA }
 

Azterketa: 2024ko uztailaren deialdia


2024ko Uztailaren deialdiko programa: Aparkalekuak


Ariketari lotutako informazioa:
Datu-fitxategiak C:\Datuak karpetan kokatu behar dira. Haien izenak hauek izan daitezke:
  • HISTORIKOA.DAT datu-fitxategia
  • BEZPERAKOA.DAT datu-fitxategia
  • GARABIA.DAT datu-fitxategia

2024-06-28_Aparkalekuak.pas bezero-programak lau unitate behar ditu. Hona hemen, lau unitateen interfaze atalak:

Konstanteak:
unit konst;

INTERFACE
   const
      ZENBAT_APARKALEKU   = 100;    { Parking-ak 100 aparkaleku-plaza ditu }
      GAU_BATEN_KOSTUA    = 15;     { Gau bat igarotzearen kostua }
      MINUTU_BATEN_KOSTUA = 0.011;  { Minutu bakoitzeko kostua }
      GAU_KOPURU_MAXIMOA  = 2;      { Zenbat gau onartzen dira }
      MAX                 = 4080;   { Array laguntzailearen neurria }
      sBIDEA = 'C:\Datuak\';        { Datu-fitxategiak kokatzeko direktorioa }

(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)
Datu-motak:
unit motak;

INTERFACE

   uses
      konst, crt, sysutils;
    
   type
      integer = smallint;   { INTEGER datu-motek 2 byte hartzera behartzen da }
      real = double;        { REAL datu-motek 8 byte erabiltzera behartzen da }
      tsKate8   = string[8];
      tsKate200 = string[200];
      tsKate10  = string[10];
      tsKate2   = string[2];

      trdData = record
                   iUrtea, iHila, iEguna: integer;
                end;

      trdUnea = record
                   iOrduak, iMinutuak, iSegundoak: integer;
                end;

      trdAutoarenDatuak = record
                             sMatrikula   : tsKate8;
                             rdSarreraData: trdData;
                             rdSarreraUnea: trdUnea;
                             rdIrteeraData: trdData;
                             rdIrteeraUnea: trdUnea;
                             iGauKopurua  : integer;
                             rZenbatekoa  : real;
                          end;

      tardParking = array[1..MAX] of trdAutoarenDatuak;
    
      tfParking = file of trdAutoarenDatuak;

      tfGaurkoData = file of trdData;   { azterketan ez da eskatzen } 

(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)
Datu-fitxategien edukia erakusteko. HISTORIKOA.DAT, BEZPERAKOA.DAT eta GARABIA.DAT datu-fitxategien informazioa pantailaratzeko erabiltzen den unitatea. Hauxe da apark unitatearen interfazea:
unit apark;

INTERFACE

   uses
      konst, motak, crt, sysutils;

   procedure prFitxategiaErakutsi(sFitxIzen: tsKate200);
   procedure prAutoBatenDatuakErakutsi(const rdAutoa: trdAutoarenDatuak);

(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)
Dataren eguna hasieratzeko, eskuratzeko, pantailaratzeko eta automatikoki inkrementatzeko unitatea. Data iraunkorki gordetzeko GAURKOEGUNA.DAT fitxategia erabiltzen da, GAURKOEGUNA.DAT fitxategiak trdData datu-motako elementu bakarra dauka. GAURKOEGUNA.DAT fitxategia 2024-06-15 balioarekin sortzen da HISTORIKOA.DAT datu-fitxategiaren sorrerarekin batera; gero, programaren exekuzio bakoitzeko, GAURKOEGUNA.DAT fitxategiak gordetzen duen data egun batez inkrementatzen da. Hauxe da gaur unitatearen interfazea:
{ 
  Data eta ordua automatikoki hartzen direnez, unitate honek data
  nola aldatzen den egunez egun simulatzeko balio du. Horretarako,
  fitxategi bat erabiltzen da, non 2024-06-15 data gordetzen den
  hasieran, eta egunak aurrera joan ahala 2024 urteko egutegia
  jarraitzen den.
}
unit gaur;

INTERFACE

   uses
      konst, motak, crt, sysutils;

   procedure prDatarenFitxategiaHasieratu(sFitxIzenGaurkoData: tsKate200);
   procedure prDataEskuratu(sFitxIzenGaurkoData: tsKate200; var rdGaurkoData: trdData);
   procedure prDataPantailaratu(const rdGaurkoData: trdData);
   procedure EgunBatGehiago(const rdGaurkoData: trdData; var rdBiharkoData: trdData);
   procedure prDataInkrementatu(sFitxIzenGaurkoData: tsKate200);

(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)


2024ko Uztailaren deialdiko teoria
  1-C   |   2-D   |   3-B   |   4-C   |   5-D   |   6-C   |   7-D  

Galderei dagozkien programak:

 

2024(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Azterketarako deia, uztaila



Iruñea, 2012ko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
bigarren azterketa
hurbiltzen da ari


Informatika: uztaileko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2024-06-28
08:30
I-G
P3G1A

 

2024(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

2024ko maiatzaren deialdiko emaitzak


2024ko maiatzaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren astelehenen eta asteazkenean:
  • Eguna:  Ekainaren 4an
  • Ordutegia:  9etatik aurrera
  • Lekua:  Irakaslearen bulegoaren inguruan (B eraikineko 3. solairuko P3B59 aretoan)

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik posta elektroniko mezu bat bidal egiozu irakasleari (jesus.romo@ehu.eus).

Hauek izan dira ohiko deialdiaren emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 42 9
5
19 9
%100 %56,8 %21,4 %11,9 %45,2 %21,4
14 28
%33,3 %66,6
Ohiko deialdiaren emaitza orokorrak

 

2024(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Azterketa: 2024ko maiatzaren deialdiko programa (derrigorrezkoak)

 
Ezaguna denez, Azterketa: 2024ko maiatzaren deialdia izenburuko artikuluan azterkari buruzko informazio guzti-guztia dago. Heltzear den uztaileko deialdiari dagokion programa prestatze aldera, berridatz dezagun maiatzeko programa hori, baina derrigorrezko aginduak nabarmenduz (letra larrietan idatzirik ematen diren aginduak). Ez dugu esan nahi gainerako aginduak soberan daudenik, baizik eta letra larrietan idatziko ditugunak berebiziko garrantzia dutela eta besteak horien menpekoak direla nolabait.

Maiatzeko programan bi datu-fitxategiekin lan egiten da MAHAIAK.DAT dat-fitxategia eta MENUAK.DAT datu-fitxategia. Bi datu-fitxategi horiek aldez aurretik sortuta daude JatetxekoDatuakSortzen.pas programari esker.

2024-05-22_Jatetxea_DerrigorrezkoAginduak.pas fitxategian jasota dagoen maiatzeko programa berezian, letra larriz nabarmendu dira ezinbestekoak diren aginduak. Konpiladorearen ingurune barnetik programa hau exekutatzean, MAHAIAK.DAT datu-fitxategia eta MENUAK.DAT datu-fitxategia C:\Dev-Pas karpetan kokatu behar dira nahitaez. Maiatzeko programa bereziaren kodea jarraian ikusi, non, aurreratu den bezala, azpiprograma bakoitzean letra larrietan jarri diren aginduak garrantzitsutzat jo daitezkeen:

{ Hitz larrietan idatzi diren aginduak funtsezkoenak dira azpiprogrametan,    }
{ larrietan dauden aginduen inguruan dabiltzate gainerako agindu guztiak.     }
{ Konpiladorearen ingurune barrurik programa hau exekutatzean, MENUAK.DAT eta }
{ MAHAIAK.DAT datu-fitxategiak C:\Dev-Pas karpetan kokatu behar dira.         }

program JatetxeaDerrigorrezkoAginduak_2024;

uses
  crt, sysutils;

const
  iMAHAIEN_MAX = 10;
  iMENUEN_MAX = 7;
  iAULKI_KOP_MAX = 4;

type
  integer = smallint; { INTEGER datu-motek 2 byte hartzera behartzen da }
  real = double;      { REAL datu-motek 8 byte erabiltzera behartzen da }

  tsKate99 = string[99];
  tsKate20 = string[20];

  trdMahaia = record
       iMahaiZbk      : integer;
       iAulkiKop      : integer;
       boLibre        : boolean;
       sErreserbaIzena: tsKate20;
       iMahaikideKop  : integer;
     end;

  tfrdMahaiak = file of trdMahaia;

  trdMenua = record
      sIzena    : tsKate20;
      rPrezioa  : real;
      sAsteEguna: tsKate20;
    end;

  tfrdKarta = file of trdMenua;
  tardKarta = array[1..iMENUEN_MAX] of trdMenua;
  tarKontua = array[1..iMAHAIEN_MAX] of real;
  tfrIrabaziak = file of real;

{----------------Programaren menua------------------}
function fncAukerenMenua: char;
var
  cAukera: char;
begin
  clrscr;
  writeln('AUKEREN MENUA':33);
  writeln('=============':33);
  writeln('1. ':20, 'Erakutsi jatetxeko mahaien egoera');
  writeln('2. ':20, 'Erreserbatu mahaia');
  writeln('3. ':20, 'Menuak erakutsi');
  writeln('4. ':20, 'Jatekoa eskatu');
  writeln('5. ':20, 'Kontua eskatu eta ordaindu');
  writeln('0. ':20, 'Programatik irten');
  writeln('-----------------':37);
  repeat
    write('Zure aukera: ':33);
    READLN(cAukera);             (* KARAKTERE BAT TEKLATUZ IRAKURRI *)
  until (cAukera >= '0') and (cAukera <= '5');
  FNCAUKERENMENUA := cAukera;    (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{----------------Asteguna aukeratu------------------}
function fnsAstegunaZehaztu: tsKate20;
var
  cAukera: char;
begin
  clrscr;
  writeln('ASTEGUNAK':29);
  writeln('=========':29);
  writeln('1. ':20, 'Astelehena');
  writeln('2. ':20, 'Asteartea');
  writeln('3. ':20, 'Asteazkena');
  writeln('4. ':20, 'Osteguna');
  writeln('5. ':20, 'Ostirala');
  writeln('--------------':34);
  repeat
    write('Zure aukera: ':33);
    READLN(cAukera);                           (* KARAKTERE BAT TEKLADUZ IRAKURRI *)
  until (cAukera >= '1') and (cAukera <= '5');
  case cAukera of
    '1': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Astelehena';   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '2': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Asteartea';    (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '3': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Asteazkena';   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '4': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Osteguna';     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
    '5': FNSASTEGUNAZEHAZTU := 'Ostirala';     (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
  end;
end;


{----------------Menuen fitxategiko datuak arrayan kargatu------------------}
procedure MenuenArrayaKargatuFitxategitik(sFitxIzenMenuak: tsKate99;
                                             sAsteEgunBat: tsKate20;
                                             var ardKarta: tardKarta;
                                              var iLuzera: integer);
var
  rdMenuBat: trdMenua;
  frdKarta : tfrdKarta;
begin
  assign(frdKarta, sFitxIzenMenuak);
  reset(frdKarta);
  iLuzera := 0;
  while not eof(frdKarta) do
  begin
    READ(frdKarta, rdMenuBat);           (* ERREGISTRO BAT FITXATEGITIK IRAKURRI *)
    if upcase(rdMenuBat.sAsteEguna) = upcase(sAsteEgunBat) then
    begin
      iLuzera := iLuzera +1;
      ARDKARTA[iLuzera] := rdMenuBat;    (* ARRAYAREN ELEMENTU BAT ALDATU *)
    end;
  end;
  close(frdKarta);
end;


{----------------Kontuen arrayak hasieran 0.0 euro posizio guztietan------------------}
procedure KontuenArrayaHasieratu(var arKontua: tarKontua);
var
  k: integer;
begin
  for k:=1 to iMAHAIEN_MAX do
    ARKONTUA[k] := 0.0;          (* ARRAYAREN ELEMENTU BAT ALDATU *)
end;


{----------------Mahaien egoera erakutsi------------------}
procedure MahaiakErakutsi(sFitxIzenMahaiak: tsKate99);
var
  frdMahaiak: tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat: trdMahaia;
begin
  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);
  writeln('------------------------------------------------------------------------');
  writeln('MAHAIA':10, 'AULKIAK':10, 'MAHAIKIDEAK':15, 'ERABILGARRITASUNA':28);
  writeln('------------------------------------------------------------------------');
  while not eof(frdMahaiak) do
  begin
    read(frdMahaiak, rdMahaiBat);
    WRITE(rdMahaiBat.iMahaiZbk:10);                            (* PANTAILAN IDATZI *)
    WRITE(rdMahaiBat.iAulkiKop:10);                            (* PANTAILAN IDATZI *)
    WRITE(rdMahaiBat.iMahaikideKop:15);                        (* PANTAILAN IDATZI *)
    if rdMahaiBat.boLibre then
      WRITE('Libre':16)                                        (* PANTAILAN IDATZI *)
    else
      WRITE('Erreserbatua: ':25, rdMahaiBat.sErreserbaIzena);  (* PANTAILAN IDATZI *)
    writeln;
  end;
  writeln('------------------------------------------------------------------------');
  close(frdMahaiak);
end;


{----------------Mahaia erreserbatu------------------}
procedure MahaiaErreserbatu(sFitxIzenMahaiak: tsKate99;
                                sBezeroIzena: tsKate20;
                                iMahaikideak: integer);
var
  frdMahaiak          : tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat          : trdMahaia;
  iAulkiKopurua       : integer;
  boMahaiaErreserbatua: boolean;
begin
  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);

  boMahaiaErreserbatua := FALSE;
  iAulkiKopurua := iMahaikideak;
  // Kopuruarekin bat datorren mahai eskuragarria bilatu
  repeat
    writeln('sBezeroIzena = ', sBezeroIzena, 'iMahaikideak = ':20, iMahaikideak, 'iAulkiKopurua = ':20, iAulkiKopurua);
    while not eof(frdMahaiak) and not boMahaiaErreserbatua do
    begin
      READ(frdMahaiak, rdMahaiBat);                        (* FITXATEGITIK IRAKURRI  *)
      if (rdMahaiBat.iAulkiKop = iAulkiKopurua) and rdMahaiBat.boLibre then
      begin
        rdMahaiBat.boLibre := FALSE;
        rdMahaiBat.sErreserbaIzena := sBezeroIzena;
        rdMahaiBat.iMahaikideKop := iMahaikideak;
        SEEK(frdMahaiak, filepos(frdMahaiak) - 1);         (* POSIZIO EGOKIAN KOKATU *)
        WRITE(frdMahaiak, rdMahaiBat);                     (* FITXATEGIAN IDATZI *)
        writeln('Erreserba gauzatu da, mahai zenbakia: ':40, rdMahaiBat.iMahaiZbk);
        boMahaiaErreserbatua := TRUE;
      end
    end;
    iAulkiKopurua := iAulkiKopurua + 1;
    seek(frdMahaiak, 0);
  until (iAulkiKopurua > iAULKI_KOP_MAX) or boMahaiaErreserbatua;
  if not boMahaiaErreserbatua then
    WRITELN('Eskatutako mahaikide kopururako tokirik ez dago.');  (* PANTAILAN IDATZI *)
  close(frdMahaiak);
end;


{----------------Menua erakutsi------------------}
procedure EgunekoMenuakPantailaratu(const ardKarta: tardKarta; iLuzera: integer);
var
  k: integer;
begin
  writeln('--------------------------------------------------------------');
  writeln('ZBK.':6, 'MENUA':14, 'PREZIOA':15, 'ASTEGUNA':15);
  writeln('--------------------------------------------------------------');
  for k:=1 to iLuzera do                       (* PANTAILAN IDATZI *) 
    WRITELN(k:5, ardKarta[k].sIzena:15, ardKarta[k].rPrezioa:10:2, ' Euro', ardKarta[k].sAsteEguna:15);
  writeln('--------------------------------------------------------------');
end;


{----------------Mandatua------------------}
procedure Mandatua(    sFitxIzenMahaiak: tsKate99;
                                iMahaia: integer;
                   const ardGaurkoKarta: tardKarta;
                        iZenbatMenuGaur: integer;
                           var arKontua: tarKontua);
var
  iKont     : integer;
  frdMahaiak: tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat: trdMahaia;
  iMenuZbk  : integer;
begin
  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);
  seek (frdMahaiak, iMahaia-1);
  read(frdMahaiak, rdMahaiBat);
  close(frdMahaiak);
  
  if rdMahaiBat.iMahaikideKop = 0 then
    writeln(iMahaia, '. zenbakidun mahaia libre dago')
  else
  begin
    writeln('Eskatuko den menu kopurua: ',rdMahaiBat.iMahaikideKop);
    arKontua[iMahaia] := 0.0;   // soberan array hori hasieratuta dagoelako
    for iKont:=1 to rdMahaiBat.iMahaikideKop do
    begin
      repeat
        write('Aukeratu ', iKont, '. mahaikidearen menua: ');
        READLN(iMenuZbk);               (* MENUA AUKERATU *)
      until (iMenuZbk >= 1) and (iMenuZbk <= iZenbatMenuGaur);
      ARKONTUA[iMahaia] := arKontua[iMahaia] + ardGaurkoKarta[iMenuZbk].rPrezioa;
    end;                                (* KONTUEN ARRAYA EGUNERATU *)
  end;
end;


{----------------Ordaindu------------------}
function fnrOrdaindu(const arKontua: tarKontua;
                            iMahaia: integer): real;
begin
  FNRORDAINDU := arKontua[iMahaia];   (* FUNTZIOAK IRTEERAREN BAT IZAN DEZALA *)
end;


{----------------Kontuen arrayaren edukia erakutsi------------------}
procedure KontuenArrayaErakutsi(const arKontua: tarKontua);
var
  k: integer;
begin
  for k:=1 to iMAHAIEN_MAX do
    WRITELN(k:12, '. mahaia: ', ARKONTUA[k]:0:2, ' euro');          (* ARRAYAREN ELEMENTU BAT PANTAILARATU *)
end;


{----------------Ordaindu ondoren mahaia askatu------------------}
procedure MahaiaAskatu(sFitxIzenMahaiak: tsKate99;
                         iMahaiZenbakia: integer);
var
  frdMahaiak: tfrdMahaiak;
  rdMahaiBat: trdMahaia;
begin
  writeln('Kontua ordaindu ondoren, mahaia libratzen...');

  assign(frdMahaiak, sFitxIzenMahaiak);
  reset(frdMahaiak);
  seek (frdMahaiak, iMahaiZenbakia -1);
  read(frdMahaiak, rdMahaiBat);
  
  write('Mahai zenbakia: ', rdMahaiBat.iMahaiZbk);
  write('Aulkiak: ':14, rdMahaiBat.iAulkiKop);
  write('Mahaikideak: ':18, rdMahaiBat.iMahaikideKop);
  write('Bezeroa: ':14, rdMahaiBat.sErreserbaIzena);
  writeln;
  RDMAHAIBAT.iMahaikideKop := 0;       (* MEMORIAN EGUNERATU *)
  RDMAHAIBAT.boLibre := TRUE;          (* MEMORIAN EGUNERATU *)
  RDMAHAIBAT.sErreserbaIzena := '';    (* MEMORIAN EGUNERATU *)
  write('Mahai zenbakia: ', rdMahaiBat.iMahaiZbk);
  write('Aulkiak: ':14, rdMahaiBat.iAulkiKop);
  write('Mahaikideak: ':18, rdMahaiBat.iMahaikideKop);
  write('Bezeroa: ':14, rdMahaiBat.sErreserbaIzena);
  seek (frdMahaiak, iMahaiZenbakia -1);
  WRITE(frdMahaiak, rdMahaiBat);       (* FITXATEGIAN EGUNERATU *)
  
  close(frdMahaiak);
end;


{----------------Irabaziak arraytik fitxategira------------------}
procedure IrabaziakGorde(sFitxIzenIrabaziak: tsKate99; const arKontua: tarKontua);
var
  frIrabaziak: tfrIrabaziak;
  k          : integer;
begin
  assign(frIrabaziak, sFitxIzenIrabaziak);
  rewrite(frIrabaziak);
  for k:=1 to iMAHAIEN_MAX do          (* MAHAI BAKOITZEKO, ERREPIKATU *)
    WRITE(frIrabaziak, arKontua[k]);   (* ERREAL BAT FITXATEGIAN GORDE *)
  close(frIrabaziak);
end;


{----------------programa nagusia------------------}
var
  sFitxIzenMahaiak  : tsKate99;
  sFitxIzenMenuak   : tsKate99;
  sFitxIzenIrabaziak: tsKate99;
  sAsteEgunBat      : tsKate20;
  ardGaurkoKarta    : tardKarta;
  iZenbatMenuGaur   : integer;
  cAukera           : char;
  sBezeroIzena      : tsKate20;
  iMahaikideak      : integer;
  iMahaia           : integer;
  arKontua          : tarKontua;
begin
  clrscr;
  writeln('Jatetxeko datuak gordetzen dituzten bi fitxategien izenak zehaztu...');
  write('Mahaien fitxategiaren izena eman (adibidez, MAHAIAK.DAT): ');
  readln(sFitxIzenMahaiak);
  write('Menuen fitxategiaren izena sartu (esaterako, MENUAK.DAT): ');
  readln(sFitxIzenMenuak);
  
  if fileexists(sFitxIzenMahaiak) and fileexists(sFitxIzenMenuak) then
  begin
    write('Gaurko asteguna eman: ');
    sAsteEgunBat := fnsAstegunaZehaztu;
    MenuenArrayaKargatuFitxategitik(sFitxIzenMenuak, sAsteEgunBat, ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur);
    KontuenArrayaHasieratu(arKontua);
    repeat
      cAukera := fncAukerenMenua;
      clrscr;
      case cAukera of
        '1': MahaiakErakutsi(sFitxIzenMahaiak);
        '2': begin
               write('Bezeroaren izena eman: ':40);
               readln(sBezeroIzena);
               write('Mahaikideen kopurua eman: ':40);
               readln(iMahaikideak);
               MahaiaErreserbatu(sFitxIzenMahaiak, sBezeroIzena, iMahaikideak);
             end;
        '3': EgunekoMenuakPantailaratu(ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur);
        '4': begin
               repeat
                 write('Janaria eskatzen, mahaiaren zenbakia eman (1 eta ', iMAHAIEN_MAX, ' artekoa): ');
                 readln(iMahaia);
               until (iMahaia >= 1) and (iMahaia <= iMAHAIEN_MAX);
               EgunekoMenuakPantailaratu(ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur);
               Mandatua(sFitxIzenMahaiak, iMahaia, ardGaurkoKarta, iZenbatMenuGaur, arKontua);
               writeln;
               writeln('Mahai guztien kontuak gordetzen duen arrayaren edukia:');
               KontuenArrayaErakutsi(arKontua);
             end;
        '5': begin
               repeat
                 write('Kontua eskatu duen mahaiaren zenbakia eman (1 eta ', iMAHAIEN_MAX, ' artekoa): ');
                 readln(iMahaia);
               until (iMahaia >= 1) and (iMahaia <= iMAHAIEN_MAX);
               if fnrOrdaindu(arKontua, iMahaia) = 0.0 then
                 writeln(iMahaia, '. zenbakidun mahaia libre dago edo ez da jatekorik eskatu')
               else
               begin                   (* MAHAIAK ORDAINDU BEHARREKOA PANTAILARATU *)
                 WRITELN(iMahaia, ' zenbakiko mahaiak ', fnrOrdaindu(arKontua, iMahaia):0:2, ' Euroko kontua ordaindu behar du.');
                 MahaiaAskatu(sFitxIzenMahaiak, iMahaia);    (* MAHAIA ASKATU *)
               end;
             end;
        '0': begin
               sFitxIzenIrabaziak := 'IRABAZIAK_' + sAsteEgunBat + '.DAT';
               IrabaziakGorde(sFitxIzenIrabaziak, arKontua);
             end;
      end;
      writeln;
      readln;
    until cAukera = '0';
  end
  else   (* FITXATEGIREN BAT EZ DENEAN *)
  begin
    if not fileexists(sFitxIzenMahaiak) then
      writeln('ERROREA!! "', sFitxIzenMahaiak, '" fitxategirik ez dago.');
    if not fileexists(sFitxIzenMenuak) then
      writeln('ERROREA!! "', sFitxIzenMenuak, '" fitxategirik ez dago.');
    writeln;
    writeln('(RETURN sakatu programatik irteteko)');
    readln;
  end;  
end.   (* programaren amaiera *)
 

Azterketa: 2024ko maiatzaren deialdia


2024ko Maiatzaren deialdiko programa: Jatetxea


Ariketari lotutako informazioa:
Datu-fitxategiak sortzeko programa:
Datu-fitxategiak:
  • MAHAIAK.DAT datu-fitxategia
  • MENUAK.DAT datu-fitxategia

2024-05-22_Jatetxea.pas programak jatetxe unitatea behar du. Hona hemen, jatetxe unitatearen interfaze atala:

unit jatetxe;

INTERFACE

  uses
    crt, sysutils;
  const
    iMAHAIEN_MAX = 10;
    iMENUEN_MAX = 7;
  type
    integer = smallint; { INTEGER datu-motek 2 byte hartzera behartzen da }
    real = double;      { REAL datu-motek 8 byte erabiltzera behartzen da }
    tsKate99 = string[99];
    tsKate20 = string[20];
    trdMahaia = record
                  iMahaiZbk      : integer;
                  iAulkiKop      : integer;
                  boLibre        : boolean;
                  sErreserbaIzena: tsKate20;
                  iMahaikideKop  : integer;
                end;
    tfrdMahaiak = file of trdMahaia;
    trdMenua = record
                 sIzena    : tsKate20;
                 rPrezioa  : real;
                 sAsteEguna: tsKate20;
               end;
    tfrdKarta = file of trdMenua;

  procedure MahaienFitxategiaSortu(sFitxIzenMahaiak: tsKate99);
  procedure MahaienFitxategiaIkusi(sFitxIzenMahaiak: tsKate99);
  procedure MenuenFitxategiaSortu(sFitxIzenMenuak: tsKate99);
  procedure MenuenFitxategiaIkusi(sFitxIzenMenuak: tsKate99);   

(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)


2024ko Maiatzaren deialdiko teoria
  1-C   |   2-B   |   3-A   |   4-A   |   5-B   |   6-A   |   7-D  

Galderei dagozkien programak:

 

2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Azterketarako deia, maiatza



Iruñea, 2015eko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
suerterik hoberena
opa dizuet nik


Informatika: maiatzeko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2024-05-22
08:30
I-A
P2A10A

Laborategiko eta mintegiko notak

Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua berriro gogora ekarriz:
  • Laborategiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, 1. kontroleko eta 2. kontroleko azterketekin loturik dago laborategia:
    • 0,5 puntu 1. kontrolean
    • 1,0 puntu 2. kontrolean
  • Mintegiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, honela banaturik:
    • 0,5 puntu proiektuan
    • 1,0 puntu proiektuaren gaineko bakarkako ariketan (3. kontrola)
Zuen kalifikazioak ikusteko ondoko esteka jarrai ezazue eta PDF formatuko fitxategi bat aurkituko duzue:
Fitxategiaren egitura taula batena da eta bertan agertzen diren zutabeen esanahia jarraian azaltzen da.

Ikaslea identifikatzeko NAN delako lehen zutabea erabiltzen da, zutabe horren arabera ordenaturik dago taula. Laborategiko nota hurrengo lau zutabetan ematen da: 1. KONTROLA (maximoa 10 puntu), LABORATEGIA (maximoa 0,5 puntu), 2. KONTROLA (maximoa 10 puntu) eta LABORATEGIA (maximoa 1 puntu) izenburuko zutabeak. Mintegiko nota banaturik dago PROIEKTUA eta 3. KONTROLA zutabeen artean, bien artean maximoa 1,5 puntu dira eta horien batura MINTEGIA zutabean erakusten da. Taularen azken bi zutabeak batukariak dira (batean maximoa 3 puntu dira, eta bestean 10 puntu dira). Taula ikusi:
 


Adieraz dezagun orain, irakasgaiaren azken kalifikazioa osatzeko, 1,5+1,5 puntu horiek nola uztartzen diren azterketa idatzian lortutako puntuekin. Horretarako, gogora dezagun aspaldi bateko Irakasgaiaren ebaluazioa blog-artikulua:
  • Azterketa aurretik 3 puntu lor daitezke ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanari esker:
    • Laborategiko 1,5 puntu (1. eta 2. kontrolak)
    • Mintegiko 1,5 puntu (3. kontrola)
  • Azterketa idatziak 7 puntu emango dizkio azken notari. Azterketa idatziak bi zati izango ditu (galderak eta programa) banaketa honelakoxea delarik:
    • Azterketa idatziaren alde teorikoak %30eko pisua izango du, eta ondorioz 2,1 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
    • Azterketa idatziaren programak %70eko pisua izango du, eta ondorioz 4,9 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
  • Irakasgaia gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da azterketa idatziaren erdia egitea, hots, 7 puntuetatik 3,5 puntu lortzea
  • Deialdi berezian ez dira kontutan hartuko ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanak. Horregatik, deialdi berezian azterketa idatzian lorturiko emaitza irakasgaiaren kalifikazioa izango da
 

2024(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

1., 2. eta 3. kontroleko emaitza orokorrak

Bakarkako azterketei dagokiela, lortu izan diren emaitza orokorrak ondoko hauek dira:

  • 1. kontrola (0,5 puntu)
  • 2. kontrola (1,0 puntu)
  • 3. kontrola (1,0 puntu)
  • 3. kontroleko taldeko lana (0,5 puntu)

Hauek izan ziren 1. kontroleko emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 68 16
13
16 23
%100 %91,9 %23,5 %19,1 %23,5 %33,8
29
39
%42,6 %57,4
1. kontroleko emaitza orokorrak



Hauek izan ziren 2. kontroleko emaitza orokorrak:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 57 27
9
8 13
%100 %77,0 %47,4 %15,8 %14,0 %22,8
36
21
%63,2 %36,8
2. kontroleko emaitza orokorrak



Hauek izan dira 3. kontrolaren bakarkako azterketaren emaitza orokorrak, taldeko lana ez dago hemen konputatuta:

    Guztiak        Aurkeztuak   
   Suspendituak      Aprobatuak  
   < 3      >= 3  |  < 5        >= 5  |  < 7   
   >= 7   
74 44 15
3
8 18
%100 %59,5 %34,1 %6,8 %18,2 %40,9
14 28
%40,9 %59,1
3. kontrolaren bakarkako frogaren emaitza orokorrak