2023(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Ikasteko prozesuaren kostua

Informatika irakasgaian programazio-lengoaia bat ikasiko dugu, eta dagokion ikasteko kostua ondoko irudian erakusten da:

Ikasteko prozesuaren kostua lerro gorriaren bitartez adierazten da. Ikus daitekeenez hasiera erraza da eta gehiago konplikatzen da azpiprogramak gaiarekin; ondoren ikasteko lerroaren malda berriro apaltzen da, eta, bukaeran maldak gora egiten du fitxategiak gaiarekin batera. 

Bertan ikus daitekeen bezala, kontzeptu bat ikasten denean kurtso osoan erabiliko da, adibidez hasieran ikasten diren oinarriak kurtso bukaeraraino luzatzen da, gauza bera baldintzak gaiarekin (eta gainerako besteekin). Horregatik, ez da ahaztu behar programazio-lengoaia bat ikastean kontzeptuak pilatu egiten direla, hots, gai guztiak elkar loturik daudela, eta ondorioz gai bat erdizka ikastean gera daitezkeen gabeziak hurrengo beste gaietan antzematen direla.

Irudiaren ardatz horizontalean asteak adierazten dira, eta aste bakoitzean lantzen den gaia ere. Irudiaren ardatz bertikalean gai bakoitzaren zailtasuna adierazten da: azpiprogramak eta fitxategiak zailenak dira, errepikapenak gaia tartekoa da eta gainerako besteak errazak dira.

Bigarren kontrola 10. astean izan ohi da. Baina 2023-24 ikasturte honetako egutegia dela eta, bigarren kontrola 11. astean izango da (udaberriko oporren ostean)
 

2022-23 ikasturtean azterketetara aurkeztu ez ziren ikasleen kopuruak


Teoriako eskoletara ikasleen bertaratzea

Klasera ez etortzea dela eta, 2022-23 ikasturtean teoriako klaseen parte-hartzea erregistratu zen eta ondoko irudian ikus daitekeen bezala, astelehenetan gelara datozen ikasleen ehunekoa %71,5ekoa izan da eta ostiraletan %57,6koa. Zenbaki txarrak ez dirudite mediak direlako, baina alde nabaria dago kurtsoaren hasierako eta bukaerako etorreren artean (kurtso hasieran ikasle gehien-gehienak klaseetara etorri ziren eta kurtso bukaerarako hutsegiteak ugariak izan ziren). Esan gabe doa, ostiraletako hutsegiteak askoz gehiago direla astelehenetako hutsegiteak baino:

2022-23 ikasturteko ikasleen parte-hartzea eskola magistraletan asterik aste



Azterketetara aurkeztu ez diren ikasleen kopuruak

Aurreko grafikoaren 15. asteko datuei erreparatuta, 37 ikasle bertaratu ziren azken astelehenean eta 30 ikasle bertaratu ziren azken ostiralean. Horregatik, media bezala, 34 ikasle bertaratu ziren azken astean eta ondorioz esan daiteke 74-34=40 ikaslek bazterturik (edo erdi bazterturik) zeukaten irakasgaia kurtsoa bukatzean.

Bestalde, azterketa desberdinetara zenbat ikasle aurkeztu zirenen kopuruak jaso ziren eta ondoko taulan bildu dira:

2022-23 ikasturteko azterketetara ez aurkeztuak 31. taldean
2022-23 IKASLEAK EZ  AURKEZTUAK GAIAK  ETA  ASTEA/DATA
1. kontrola
74 (%100)
8 (%10,8)
Baldintzazkoak eta errepikakorrak
(5. astea)
2. kontrola
18 (%24,3)
Kateak eta azpiprogramak
(10. astea)
3. kontrola
30 (%40,5)
Arrayak, erregistroak eta fitxategiak
(15. astea)
Maiatza
35 (%47,3)
Dena
(2023-05-24)
Uztaila
43 (%100)
29 (%67,4)
Dena
(2023-06-30)

Goiko taulan adierazten den bezala, 1. kontroleko azterketara ikasle gehienak aurkeztu ziren, baina, hortik aurrera, hurrengo azterketara askoz ikasle gutxiagok parte hartu zuten.

5. astetik 10. astera bitartean gai garrantzitsu bat ematen da: azpiprogramak (7. astea). Dirudienez, azpiprogramak ulertzea eta erabiltzea zaila egiten zaio ikasle askori eta, ziur gaude, irakasgaiaren punturik kritikoena dela.

 

Errendimenduaren bilakaera


Errendimendu-tasa

Aprobatuen eta matrikulatuen arteko zatidurari errendimendu-tasa esaten zaio, eta irakaskuntzan erabiltzen den metrika garrantzitsu bat da.

2014-15 ikasturtearen eta 2022-23 ikasturtearen artean, Informatika irakasgaian 31. taldeko emaitza orokorrak (maiatzako notak eta uztaileko notak kontutan harturik) ondoko hauek izan dira, hots, Informatika irakasgaian 31. taldeko errendimenduak hauek izan dira:

31. taldearen urtez urteko errendimendu-tasa (aprobatuak/matrikulatuak) maiatzeko eta uztaileko deialdien ondoren

2022-23 ikasturteko errendimendu-tasa 31. taldean
IKASLEAK APROBATUAK SUSPENDITUAK
74 (%100)
39 (%52,7)
35 (%47,3)
39 (%52,7)
6 (%8,1)
29 (%39,2)
2022-23 >= 5 < 5 E.A.



Arrakasta-tasa

Aprobatuen eta aurkeztuen arteko zatidurari arrakasta-tasa esaten zaio eta irakaskuntzan erabiltzen den beste metrika bat da. Arrakasta-tasari dagokiola, Informatika irakasgaiak lortu duen emaitza %86,7koa izan zen 2022-23 ikasturtean, hau da, azterketa batera edo/eta bestera aurkeztu ziren zortzi ikasleetatik kasik zazpik aprobatu zuten:

2022-23 ikasturteko arrakasta-tasa 31. taldean
AURKEZTUAK APROBATUAK SUSPENDITUAK
45 (%100)
39 (%86,7)
6 (%13,3)
2022-23 >= 5 < 5

Grafikoki:

31. taldearen arrakasta-tasa (aprobatuak/aurkeztuak) maiatzeko
eta uztaileko deialdi biren ostean 2022-23ko ikasturtean

Arazoa, bistan da, irakasgaia bertan bera uzten duten ikasleen kopuru handian dago, ikasleen %39,2koa ez zen aurkeztu ez maiatzeko ezta uztaileko deialdietan. Hau da, 74 ikasleetatik 29 ikasle ez ziren aurkeztu ez maiatzeko ezta uztaileko deialdietan (gainerako 45 ikasleetatik, 39k aprobatu zuten eta 6 suspendituta geratu ziren).

Klasera ez etortzea dela eta, kurtsoaren zehar jaso ziren datuak aztertzea interesgarria da.

 

Ebaluazio jarraitua %30a eta azterketa idatzia %70a

Ikaslearen azken kalifikazioa bi kontzeptutik dator: azterketa idatzitik eta ikasturtearen zeharreko lanetik. Laborategiari eta mintegiari lotuta dagoen ebaluazioari ebaluazio jarraitua edo etengabeko ebaluazioa esaten diogu eta azken kalifikazioaren %30a da. Beraz, azterketa idatziaren pisua azken kalifikazioan %70ekoa izango da.

Bai ohiko deialdian zein ez-ohiko deialdian, %70eko pisua duen azterketa idatzia aprobatu beharra dago. %70eko pisua duen azterketa idatzia aprobatu ezean, ikasleak lor dezakeen kalifikazio maximoa 4,5 puntu izango da.

Ohiko deialdia

Ikasleren batek ebaluazio jarraituari uko egitea nahi izanez gero, idatziz eskatu beharko dio bere laborategi/mintegiko irakasleari (horretarako data-muga: 2024ko martxoaren 22a). Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikasleak, ordenadorearen aurreko froga praktikoa egingo du ohiko deialdiaren azterketa egunean. Ordenadore aurreko froga praktikoak azken kalifikazioaren %30a balio du Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da gutxienez %50a lortzea froga bakoitzean, bai froga idatzian zein ordenadore aurrekoan.

Ohiko deialdia: ebaluazio jarraituan lortutakoa gehi uztaileko azterketa idatzian lortutakoa. 

Ohiko deialdia: ebaluazio jarraituari uko egiteko eskari-orria irakasleari eman (eskolak hasi eta 9. astea baino lehenago, hots, 2024ko martxoaren 22a baino lehenago).

Aurreko irudiek bi egoera horiek adierazten dituzte: ikasleak ebaluazio jarraitua eta azterketa idatzia egingo dituela (egoera lehenetsia denez ez dago eskatu beharrik), eta, ikasleak froga praktikoa eta azterketa idatzia egingo dituela (eskatu beharra dago).

Ez-ohiko deialdi berezia

Deialdi bereziaren azterketa idatzian lorturiko emaitza irakasgaiaren kalifikazioa izango da.

Deialdi berezia: uztaileko azterketa idatziak bi zati ditu, batetik galderak eta bestetik programa.
 

Irakasgaiaren ebaluazioa

Ikasturtearen hasierako ebaluazioaren banaketa eta egin beharrekoak:



Eskola mota

% Guztira

% Gutxienez eskatuko dena

Ebaluatzeko eginkizunak

Notaren %koa

Puntuak

Laborategia

%15a

Ez da nota minimorik eskatuko. Baina lortutako puntuazioak
ikasturteko maiatzaren deialdia eragina izango du, eta uztailaren deialdian ez du eraginik izango.
Ikus artikulu hau.

Lehen eta bigarren kontrolak


5. astean FOR agindua eman ostean:
  • azp1, 2023-02-21ean
  • azp2, 2023-02-22an
  • azp3, 2023-02-20an

10. astean azpiprogramak eta kateak eman ostean:
  • azp1, 2023-03-28an
  • azp2, 2023-03-29an
  • azp3, 2023-03-27an

%33,3a
 
 
 
 
 
 
 
 
%66,6a

0,5 puntu
 
 
 
 
 
 
 
 
1,0 puntu
Laborategi saioetara etorri izana kontrolatuko da zerrenda pasatuz.

Mintegia
 

%15a

Ez da nota minimorik eskatuko. Baina lortutako puntuazioak
ikasturteko maiatzaren deialdia eragina izango du, eta uztailaren deialdian ez du eraginik izango.
Ikus artikulu hau.

Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua)

Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar.

15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
  • azp1, 2023-05-09an
  • azp2, 2023-05-10ean
  • azp3, 2023-05-08an



     
     
    %100a










    1,5 puntu





    Mintegi saioetara etorri izana kontrolatuko da zerrenda pasatuz.

    Teoria

    %70a

    %50a

    (7 puntutik, minimoa
    3,5 puntu)


    Azterketa idatzia:
    • Maiatzeko deialdia: 2023-05-24an, 08:30ean
    • Uztaileko deialdia:  2023-06-30ean, 08:30ean


      Test bat edo galderak luzeagoak erantzuteko


      %30a

      2,1 puntu

      Programa bat


      %70a

      4,9 puntu
       

      Ordutegiak

      31. taldea Tutoretzak Eskola magistralak
      (31. taldea)
      Eskola magistralak
      (31. taldea)
      Ordutegia
        astelehena   asteartea   asteazkena  
               10:00-12:00       09:00-12:00     11:00-12:00
      astelehena
      9:00-10:00
      ostirala
      8:00-9:00
      Tokia
      nire bulegoa P3B59
      P0A9A
      P0A9A
      Asteak
      15 aste
      15 aste
      15 aste

      Urruneko tutoretzak hemen: https://onx.la/95973

      Hiru azpitaldeen ordutegiak hemen ikusi:
       

      Egutegia



       

      Ikasketa-bektorea








      Irakaskuntza motak bi izango dira: eskola magistralak eta laborategiko eskolak (laborategia eta mintegia). Hona hemen irakasgaia eta dagozkion orduen banaketa:
      Irakasgaia: 26570 - Informatika
      Maila: 1.
      Mota: Adarraren Oinarrizkoa
      Kredituak: 6 ECTS (3+3)
      Eskola
      mota
      Magistralak
      (31. taldea)
      Laborategiak
      (hiru azpitalde)

      Ikasgelako orduak
      30 (astero 2 ordu)
      30 (astero 2 ordu)
          60    
      Gainerako orduak
      30 (astero 2 ordu)
      60 (astero 4 ordu)
          90    
      Guztira: 150 ordu
      60
      90
         150    
       

      Ikaskuntza-gida








      2023-24 Ikaskuntza-gida pdf formatuan.


      Helburuak

      Irakasgai honetan softwarearen garapena lantzen da. Prozesu honetan azpimarratzen da abstrakzioaren eta finketaren garrantzia, gero algoritmo bat garatzeko eta azkenean goi mailako lengoaiaren bidez inplementatzeko. Baita inplementatutako softwarearen egiaztapena eta arazketa ere kontuan hartzen dira. Ataza hauetarako konputagailuak erabiltzeaz gain, web zerbitzuak erabiltzen dira ere eta horrela ikasleak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) kontaktua izango du.

      Horregatik, irakasgaiak bi arlo jorratzen ditu. Batetik, konputagailuen programazioaren metodologiak (abstrakzio funtzionala eta urrats-urratseko finketa) ikusten dira. Bestetik, programazioaren oinarriak lantzen dira, hauek ikasiz:
      • Datu-mota soilak eta aurredefinituriko datu-motak (datu-mota estandarrak)
      • Kontrol sententziak: sekuentzialak, baldintzazkoak eta iteratiboak
      • Azpiprogramak
      • Datu-mota egituratuak
      • Datuen bilketa iraunkorra (fitxategiak)
      Hau guztia goi-mailako lengoaia baten bitartez programatzen da.

      Irakaskuntza motak hiru izango dira: eskola magistralak, mintegiak eta laborategiak. Eskola magistraletan kontzeptu teorikoak ematen dira, adibide praktikoak erakustea ahaztu gabe. Mintegiak eta laborategiak kontzeptu teorikoak finkatzeko erabiltzen dira, mintegietan taldeka lan eginez eta bakarka laborategian.

      Mintegietan ikasleak talde txikietan antolatzen dira eta programen diseinuaz arduratzen dira batez ere (top-down metodologia eta abstrakzio funtzionala). Gero, laborategian, konputagailuaren aurreko praktikak egiten dira ariketen programazioa burutuz goi-mailako lengoaia baten bitartez. Lan egiteko etapak guztiz zehazturik daude: soluzioaren diseinua, kodifikazioa goi-mailako lengoaian, arazketa eta emaitzaren azterketa.

      Irakasgai honetara ekarritako adibideak, ariketak eta proiektuak ingeniaritzarekin loturik daude, hots, benetako jarduera profesionalak izan zitezkeen. Bestalde, aipatutako adibide eta ariketa batzuk oinarrizko moduluaren gainontzeko irakasgaietatik hartuak dira. Dena dela, irakasgai honetan ikasitako kontzeptuak titulazioaren beste irakasgai batzuetan aplikagarriak dira.



      Jasoko diren gaitasunak

      Oinarrizko moduluan definiturik dagoen ondoko gaitasuna jorratzen du irakasgai honek: "Konputagailuen erabilpenaren eta programazioaren oinarrizko ezaguera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak ingeniaritzan". Bestalde, nola ez, irakasgai honek laguntzen du ere graduaren gaitasunak jasoak izan daitezen.

      1. Oinarrizko gaitasunak

      1.1. Ikasleek euren ezaguerak haien laneko esparruan aplikatzen jakingo dute; bide batez, lanbideko jardueran arazoak ebazteko eta argudioak erabiltzeko gai izango dira ikasleak
      1.2. Ikaslea gai izango da norberaren etengabeko ikaskuntza planifikatzen eta gauzatzen

      2. Moduluaren gaitasunak

      2.1. Oinarrizko ezaguerak ondoko gaietan: konputagailuen erabilpenaren eta programazioaren oinarrizko ezaguera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak ingeniaritzan
      2.2. Ikasleak ondoko ahalmenak garatu behar ditu: programa informatikoen abstrakzio funtzionala eta urrats-urratseko finketa